
NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|de|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|zh|hu|ja|ko|tr|
adina agian aurrera avatar ba baita bart batera beno berean berri berria berriak bete bihar blogs browser cache chat history crash diot dirua duen dugu ea egi egon egun ek ekimenak ekin email erabilgarriak euskadi euskaldunak foru gaur german language group messages group owners group role gure hasi hausnarketak hitz hobe hona ikusi inventory irratia jakin jaso kzgunea lan lana landmark language viewer lekuak linux llamazares lsl memory sizes merke metro modu money tree mozilla browser muga mundo.hoy mundu nau niri notecard notecards ote polit political parties politicos politics politika report bug reuters sarkozy script editor second life secondlife segolene system folders telebista teleporting text style texture tira topa ubuntu update updates ups uste vwr zabala
2007-07-27 » Bai, badakit, azkenaldi honetan metabertsotik zeharo desagerturik nabil. Lurrak irentsi nauela dirudi, eta nolabait, hala da. Baina tira, gaur berri paregabe batekin natorkizue: Euskadi uhartea jaio da Second Lifen. Oso gainetik ikusi dut baina itxura ona dut. Nekazaleegia nire gusturako baina gure herriaren irudi horren kontra ez dago zer egiterik, [...]
2007-06-24 » Jabi Zabalak lehengoan Mundo.hoy programan jarri zuten Second Liferi buruzko erreportaiarekin estreinatu du bere Flash erreproduktorea. Telebista ikusteari utzi genionok eskertzen dizugu, Jabi.
2007-06-13 » Lehengo asteartean egin zidaten elkarrizketa irratia.com-en. Jabi Zabala eta Patxi Gaztelumendirekin izan nuen solasaldia atsegina izan zen, Second Lifen inguruan tontakeria asko esan nituen arren. Beno, agian probetxugarria den zerbait topatuko duzue hainbeste astakeriren artean. Entzun HEMEN
2007-06-06 » Azken bolada honetan, kanping egiteaz zertxobait nazkaturik nabil eta lan probetxugarriagoak bilatzen ari naiz. Denbora gutxi eskatzen didaten lanak, noski. Lehenengo bizitza, lehenengo beti. Beno eta ez zait batere gaizki joan, egia esan. Gutxi saiatuta bi lan desberdin topatu ditut. Alde batetik, itzultzaile gisa. Talde desberdinetan nago itzultzaile moduan eta ingelesetik [...]
2007-06-02 » Hostalia hosting enpresak honako prentsa oharra bidali dit, zuei zabaltzeko: Hostaliak, hosting-zerbitzuak eskaintzen dituen Euskal Herriko enpresa nagusiak, bulegoa ireki du Second Life-n. Horrela, harreman-bide berria eskaintzen die bere bezeroei, baita egoitza berria ezagutu nahi duten bisitari guztiei ere. Kristalezko eta metalezko eraikin moderno bat da, 11.000 metro koadroko uharte liluragarri [...]
2007-05-29 » Second Lifek duen xarmarik handienetakoa eraikitzeko posibilitatea da. Niri inbidia handia ematen didate 3 dimentsiotan eraikin bat sortzeko gaitasuna dutenak. Espazioaren menderaketa ez da sekula nire birtuteetako bat izan. Denbora hobeto menderatzen dut. Azken egunotan hirigintza mailan egin direnak bisitatzen ibili naiz. Eta benetan gauza ederrak topa daitezke metabertsoan zehar. [...]
2007-05-24 » Release Notes for Second Life 1.16.0(5) May 23, 2007 ===================================== New Features: * Sculpted Prims ** Sculpted Prims are a new primitive type that uses a texture to control its 3D shape ** See http://wiki.secondlife.com/wiki/Sculpted_Prims for FAQ and detailed information * Add "Mute" button to block unwanted notecards, landmarks, and [...]
2007-05-24 » Zeruaren "errenderizazio" berriaren bideo ikusgarria, txo!
2007-05-14 » Bihar goizean goiz, ia denak oraindik lo zaudetenean (zorionez) Euskadi Irratiko "Goiz kronikan" agertuko da nirea den ahots bat Second Lifen inguruan hizketan. Badakit, hitz-motela naiz, asko trabatzen naiz eta ez ditut txorradak besterik esaten. Baina zer egingo diot, deitu egin didate! Beraien errua da!
2007-05-10 » Hau sorpresa, Ikatz Beck jaunak KZgunera eraman nau eta han aurkitu naiz Euskal Erkidegoko forma duen uharte batean. Bertan euskal kutsuko etxeak daude eta KZgune txiringito bat erdi-erdian. Lan galanta hartu dute eraikitzen, baina oraindik ez dakit edukiz bete ote duten. Gehiago ikertu beharko dut. Hau duzue Slurl-a: http://slurl.com/secondlife/KZgunea/142/144/22
Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs

Sortu zure Bloga dohain