2007-06-02 » Hostalia hosting enpresak honako prentsa oharra bidali dit, zuei zabaltzeko:
Hostaliak, hosting-zerbitzuak eskaintzen dituen Euskal Herriko enpresa nagusiak, bulegoa ireki du Second Life-n. Horrela, harreman-bide berria eskaintzen die bere bezeroei, baita egoitza berria ezagutu nahi duten bisitari guztiei ere. Kristalezko eta metalezko eraikin moderno bat da, 11.000 metro koadroko uharte liluragarri [...]
2007-05-05 » Gaur jakin dut Gaspar Llamazaresek, Ezker Batuko buruak, baduela bere avatarra Second Lifen. Aurreko hauteskundeetan blogek zeresana (gutxi, baina zertxobait) eduki bazuten, maiatzaren 27an Second Lifen politikariek zeregina topatuko zutela uste zuten batzuek. Ba ez da honela.
Llamazares baita Second Lifen agertu den gure inguruko lehenengo politikaria -Segolene, Le Pen eta [...]
2007-04-09 » Trebea zara? Talentua duzu? Zerbait paregabea bururatu zaizu? Oso ondo, orduan, saldu ezazu dirua irabazteko. Gauza salduenen artean arropa, ile apainak, objektuak, etab. daude. Nola saldu? Modu errazena merkatal zentru batean lekutxo bat alokatzea da eta bertan ezarri saldu nahi dituzun gauzak. Badira nahiko alokairu merkeak duten zentruak, baina normalean, [...]
2007-04-01 » Second Lifen dirua irabazteko moduetako bat kasinoetan "camping" egitea izan ohi da. Kasino batera joan, makina horietako batean eseri, 10L$ ordaindu eta bertan eserita egotea. Hamar minuturo 3 edo 4L$ ordainduko dizute horregatik. Baina ezer egin gabe eserita egotea nahiko aspergarria izan ohi denez, ordenagailuan beste gauza batzuk egiten egotea [...]