2007-06-13 » Lehengo asteartean egin zidaten elkarrizketa irratia.com-en. Jabi Zabala eta Patxi Gaztelumendirekin izan nuen solasaldia atsegina izan zen, Second Lifen inguruan tontakeria asko esan nituen arren.
Beno, agian probetxugarria den zerbait topatuko duzue hainbeste astakeriren artean.
Entzun HEMEN
2007-04-09 » Second Lifen dirua irabazteko modu arruntenetakoa da. Kasino batera joan eta bertako "camping chair"-etako batean eseri. Aurrean duzun makinan jokatu beharko duzu eta bertan eserita egon denbora zikloak amaitu arte. Normalean 10L$ ordaindu beharko dituzu jokatzeko eta 50 minutu barru, 20L$ irabaziko dituzu aulkitik altxatzen ez bazara. Hau da, 10 [...]