2007-07-27 » Bai, badakit, azkenaldi honetan metabertsotik zeharo desagerturik nabil. Lurrak irentsi nauela dirudi, eta nolabait, hala da. Baina tira, gaur berri paregabe batekin natorkizue: Euskadi uhartea jaio da Second Lifen. Oso gainetik ikusi dut baina itxura ona dut. Nekazaleegia nire gusturako baina gure herriaren irudi horren kontra ez dago zer egiterik, [...]
2007-04-17 » Ia asteazkenero bezala, bihar arratsaldean, Second Lifek ez du funtzionatuko bertsio berriketa dela eta. Ea zenbat aldatzen. Ez dakit Linux klienteak ere aldaketarik jasango ote duen. Sei ordukoa izango da etena, beraz, itzuli zaitezte zuen lehenengo bizitzara eta gozatu.
Honen berri gehiago, Second Lifeko blogean.
2007-04-15 » Habiatutako Euskal Etxea alde batera utzi eta lan konpartituago batera mugitzeko ordua heldu da. Euskarians taldekoen artean 1024 metro karratuko lurra erosi dugu eta bertan etxe bat eraiki. Pixkanaka txukundu eta apaindu beharko dugu eta noski, bizitza eman ekimen desberdinen bidez.
Denbora honetan irabazi ditudan Linden dolarren zenbateko handi bat jarri [...]