2007-05-14 » Bihar goizean goiz, ia denak oraindik lo zaudetenean (zorionez) Euskadi Irratiko "Goiz kronikan" agertuko da nirea den ahots bat Second Lifen inguruan hizketan. Badakit, hitz-motela naiz, asko trabatzen naiz eta ez ditut txorradak besterik esaten. Baina zer egingo diot, deitu egin didate! Beraien errua da!
2007-04-17 » Ia asteazkenero bezala, bihar arratsaldean, Second Lifek ez du funtzionatuko bertsio berriketa dela eta. Ea zenbat aldatzen. Ez dakit Linux klienteak ere aldaketarik jasango ote duen. Sei ordukoa izango da etena, beraz, itzuli zaitezte zuen lehenengo bizitzara eta gozatu.
Honen berri gehiago, Second Lifeko blogean.
2007-04-01 » Second Lifen dirua irabazteko moduetako bat kasinoetan "camping" egitea izan ohi da. Kasino batera joan, makina horietako batean eseri, 10L$ ordaindu eta bertan eserita egotea. Hamar minuturo 3 edo 4L$ ordainduko dizute horregatik. Baina ezer egin gabe eserita egotea nahiko aspergarria izan ohi denez, ordenagailuan beste gauza batzuk egiten egotea [...]