2007-04-29 » Duela egun batzutik ona "Second Life, The Official Guide" liburua irakurtzen ari naiz. Gidaliburua ona suertatzen ari da Second Life zertan datzan jakin nahi duenarentzat. Atal desberdinetan gai konkretuak jorratzen dira: nola eraiki, nola kudeatu inbentarioa, nola aldatu avatarraren itxura...
Gehien interesatzen zitzaidan ataletako bat ordea, nahiko konplikatua iruditu zait nire [...]
2007-04-09 » Behin 30 egun baino gehiago igaro dituzunean (eta money tree-en aukera alde egin dizunean), zer egin? Bi aukera emango dizkizut ezer egin gabe dirua irabazteko. Paregabeak lanean zauden bitartean erabiltzeko ;)
Dancepad: Zenbait dantzaleku, gune komertzial eta kasinotako zoruan topatuko dituzun zirkulotxo koloredunak dira. Denetatik dago, ondo ordaintzen dutenak eta gaizki [...]
2007-04-09 » Bigarren aldiz jaio zinenetik 30 egun igaro ez badira -hau da Second Lifen 30 egun baino gutxiago badaramatzazu-, zenbait lekutan "money tree" edo diruaren zuhaitzak delakoak erabili ditzakezu.
Jarri bilatzailean "money tree" eta hor izango dituzu zure lehenengo sosak. 25 bat linden dolar emango dizkizu zuhaitz bakoitzak egunean. Hasiera xume [...]
2007-03-25 » Orain dela egun batzuk Grancomo blogariak artikulu interesgarri pare bat utzi zizkigun Second Lifen iturri eta aintzindarien inguruan. Alde batetik, Metaverso delakoaren azalpen bat eta bestetik, mundu birtualak Second Life baino lehen.
Hemen dituzue :
El origen de Second Life: El Metaverso
La vida virtual antes de Second Life