2007-07-27 » Bai, badakit, azkenaldi honetan metabertsotik zeharo desagerturik nabil. Lurrak irentsi nauela dirudi, eta nolabait, hala da. Baina tira, gaur berri paregabe batekin natorkizue: Euskadi uhartea jaio da Second Lifen. Oso gainetik ikusi dut baina itxura ona dut. Nekazaleegia nire gusturako baina gure herriaren irudi horren kontra ez dago zer egiterik, [...]
2007-06-02 » Hostalia hosting enpresak honako prentsa oharra bidali dit, zuei zabaltzeko:
Hostaliak, hosting-zerbitzuak eskaintzen dituen Euskal Herriko enpresa nagusiak, bulegoa ireki du Second Life-n. Horrela, harreman-bide berria eskaintzen die bere bezeroei, baita egoitza berria ezagutu nahi duten bisitari guztiei ere. Kristalezko eta metalezko eraikin moderno bat da, 11.000 metro koadroko uharte liluragarri [...]
2007-04-19 » Asko kostata baina lortu dugu: azkenean badaukagu gure Euskarian egoitza kokatzeko lurra! Hau ospatu beharra dago. Horregatik deialdi bat egiten dizuegu hurrengo asteartean, apirilak 24ean, GMT 22:00etan Euskariansen etxe berria inauguratzeko.
**EUSKARIANS ETXE BERRIAREN INAUGURAZIOA!**
Ez ahaztu zuen lagunak ekartzea!
Badakizue, hau da helbidea: http://slurl.com/secondlife/Hauwai/206/233/70
2007-04-15 » Habiatutako Euskal Etxea alde batera utzi eta lan konpartituago batera mugitzeko ordua heldu da. Euskarians taldekoen artean 1024 metro karratuko lurra erosi dugu eta bertan etxe bat eraiki. Pixkanaka txukundu eta apaindu beharko dugu eta noski, bizitza eman ekimen desberdinen bidez.
Denbora honetan irabazi ditudan Linden dolarren zenbateko handi bat jarri [...]