2007-06-13 » Lehengo asteartean egin zidaten elkarrizketa irratia.com-en. Jabi Zabala eta Patxi Gaztelumendirekin izan nuen solasaldia atsegina izan zen, Second Lifen inguruan tontakeria asko esan nituen arren.
Beno, agian probetxugarria den zerbait topatuko duzue hainbeste astakeriren artean.
Entzun HEMEN
2007-05-14 » Bihar goizean goiz, ia denak oraindik lo zaudetenean (zorionez) Euskadi Irratiko "Goiz kronikan" agertuko da nirea den ahots bat Second Lifen inguruan hizketan. Badakit, hitz-motela naiz, asko trabatzen naiz eta ez ditut txorradak besterik esaten. Baina zer egingo diot, deitu egin didate! Beraien errua da!