2007-04-17 » Ia asteazkenero bezala, bihar arratsaldean, Second Lifek ez du funtzionatuko bertsio berriketa dela eta. Ea zenbat aldatzen. Ez dakit Linux klienteak ere aldaketarik jasango ote duen. Sei ordukoa izango da etena, beraz, itzuli zaitezte zuen lehenengo bizitzara eta gozatu.
Honen berri gehiago, Second Lifeko blogean.
2007-04-14 » Bart arratsaldean Ubuntu instalatu nuen nire ordenagailuan. Gaur eguerdian lortu dut wifi konexioa abiatzea eta egin dudan lehenengo gauzetako bat Linuxerako Second Life klientea jeistea izan da. Ez dago problema berezirik, nahiz eta alpha bertsioan egon. Momentuz. Arazoren bat topatzen baldin badut, esango dizuet.
Ubuntu rules!
PD: lehengoan aipatu nizuen trikimailua erabiltzeko, [...]