2007-05-10 » Hau sorpresa, Ikatz Beck jaunak KZgunera eraman nau eta han aurkitu naiz Euskal Erkidegoko forma duen uharte batean. Bertan euskal kutsuko etxeak daude eta KZgune txiringito bat erdi-erdian. Lan galanta hartu dute eraikitzen, baina oraindik ez dakit edukiz bete ote duten. Gehiago ikertu beharko dut.
Hau duzue Slurl-a: http://slurl.com/secondlife/KZgunea/142/144/22
2007-04-17 » Ia asteazkenero bezala, bihar arratsaldean, Second Lifek ez du funtzionatuko bertsio berriketa dela eta. Ea zenbat aldatzen. Ez dakit Linux klienteak ere aldaketarik jasango ote duen. Sei ordukoa izango da etena, beraz, itzuli zaitezte zuen lehenengo bizitzara eta gozatu.
Honen berri gehiago, Second Lifeko blogean.