Logo NireBlog

NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|

Sortu zure Bloga dohainBloga kudeatu

Pasahitza ahaztu al duzu?

Tag » Bloga: "bigarrenbizitza" » Tag: "secondlife"

euskadi uhartea jaio da

2007-07-27 » Bai, badakit, azkenaldi honetan metabertsotik zeharo desagerturik nabil. Lurrak irentsi nauela dirudi, eta nolabait, hala da. Baina tira, gaur berri paregabe batekin natorkizue: Euskadi uhartea jaio da Second Lifen. Oso gainetik ikusi dut baina itxura ona dut. Nekazaleegia nire gusturako baina gure herriaren irudi horren kontra ez dago zer egiterik, [...]

mundo.hoy sarea.com-en

2007-06-24 » Jabi Zabalak lehengoan Mundo.hoy programan jarri zuten Second Liferi buruzko erreportaiarekin estreinatu du bere Flash erreproduktorea. Telebista ikusteari utzi genionok eskertzen dizugu, Jabi.

bigarren bizitza irratia.com-en

2007-06-13 » Lehengo asteartean egin zidaten elkarrizketa irratia.com-en. Jabi Zabala eta Patxi Gaztelumendirekin izan nuen solasaldia atsegina izan zen, Second Lifen inguruan tontakeria asko esan nituen arren. Beno, agian probetxugarria den zerbait topatuko duzue hainbeste astakeriren artean. Entzun HEMEN

lan probetxugarriagoak

2007-06-06 » Azken bolada honetan, kanping egiteaz zertxobait nazkaturik nabil eta lan probetxugarriagoak bilatzen ari naiz. Denbora gutxi eskatzen didaten lanak, noski. Lehenengo bizitza, lehenengo beti. Beno eta ez zait batere gaizki joan, egia esan. Gutxi saiatuta bi lan desberdin topatu ditut. Alde batetik, itzultzaile gisa. Talde desberdinetan nago itzultzaile moduan eta ingelesetik [...]

hostalia second lifen

2007-06-02 » Hostalia hosting enpresak honako prentsa oharra bidali dit, zuei zabaltzeko: Hostaliak, hosting-zerbitzuak eskaintzen dituen Euskal Herriko enpresa nagusiak, bulegoa ireki du Second Life-n. Horrela, harreman-bide berria eskaintzen die bere bezeroei, baita egoitza berria ezagutu nahi duten bisitari guztiei ere. Kristalezko eta metalezko eraikin moderno bat da, 11.000 metro koadroko uharte liluragarri [...]

second life eta hirigintza

2007-05-29 » Second Lifek duen xarmarik handienetakoa eraikitzeko posibilitatea da. Niri inbidia handia ematen didate 3 dimentsiotan eraikin bat sortzeko gaitasuna dutenak. Espazioaren menderaketa ez da sekula nire birtuteetako bat izan. Denbora hobeto menderatzen dut. Azken egunotan hirigintza mailan egin direnak bisitatzen ibili naiz. Eta benetan gauza ederrak topa daitezke metabertsoan zehar. [...]

1.16.0(5) bertsioa dugu hemen

2007-05-24 » Release Notes for Second Life 1.16.0(5) May 23, 2007 ===================================== New Features: * Sculpted Prims ** Sculpted Prims are a new primitive type that uses a texture to control its 3D shape ** See http://wiki.secondlife.com/wiki/Sculpted_Prims for FAQ and detailed information * Add "Mute" button to block unwanted notecards, landmarks, and [...]

Eta Second Lifen zerua egin zen...

2007-05-24 » Zeruaren "errenderizazio" berriaren bideo ikusgarria, txo!

bihar euskadi irratian

2007-05-14 » Bihar goizean goiz, ia denak oraindik lo zaudetenean (zorionez) Euskadi Irratiko "Goiz kronikan" agertuko da nirea den ahots bat Second Lifen inguruan hizketan. Badakit, hitz-motela naiz, asko trabatzen naiz eta ez ditut txorradak besterik esaten. Baina zer egingo diot, deitu egin didate! Beraien errua da!

kzgunea

2007-05-10 » Hau sorpresa, Ikatz Beck jaunak KZgunera eraman nau eta han aurkitu naiz Euskal Erkidegoko forma duen uharte batean. Bertan euskal kutsuko etxeak daude eta KZgune txiringito bat erdi-erdian. Lan galanta hartu dute eraikitzen, baina oraindik ez dakit edukiz bete ote duten. Gehiago ikertu beharko dut. Hau duzue Slurl-a: http://slurl.com/secondlife/KZgunea/142/144/22 

politikoak eta second life

2007-05-05 » Gaur jakin dut Gaspar Llamazaresek, Ezker Batuko buruak, baduela bere avatarra Second Lifen. Aurreko hauteskundeetan blogek zeresana (gutxi, baina zertxobait) eduki bazuten, maiatzaren 27an Second Lifen politikariek zeregina topatuko zutela uste zuten batzuek. Ba ez da honela. Llamazares baita Second Lifen agertu den gure inguruko lehenengo politikaria -Segolene, Le Pen eta [...]

second lifen gidaliburua

2007-04-29 » Duela egun batzutik ona "Second Life, The Official Guide" liburua irakurtzen ari naiz. Gidaliburua ona suertatzen ari da Second Life zertan datzan jakin nahi duenarentzat. Atal desberdinetan gai konkretuak jorratzen dira: nola eraiki, nola kudeatu inbentarioa, nola aldatu avatarraren itxura... Gehien interesatzen zitzaidan ataletako bat ordea, nahiko konplikatua iruditu zait nire [...]

euskarians etxe berriaren inaugurazioa

2007-04-19 » Asko kostata baina lortu dugu: azkenean badaukagu gure Euskarian egoitza kokatzeko lurra! Hau ospatu beharra dago. Horregatik deialdi bat egiten dizuegu hurrengo asteartean, apirilak 24ean, GMT 22:00etan Euskariansen etxe berria inauguratzeko. **EUSKARIANS ETXE BERRIAREN INAUGURAZIOA!** Ez ahaztu zuen lagunak ekartzea! Badakizue, hau da helbidea: http://slurl.com/secondlife/Hauwai/206/233/70

euskarian etxea

2007-04-15 » Habiatutako Euskal Etxea alde batera utzi eta lan konpartituago batera mugitzeko ordua heldu da. Euskarians taldekoen artean 1024 metro karratuko lurra erosi dugu eta bertan etxe bat eraiki. Pixkanaka txukundu eta apaindu beharko dugu eta noski, bizitza eman ekimen desberdinen bidez. Denbora honetan irabazi ditudan Linden dolarren zenbateko handi bat jarri [...]

second life ubuntutik

2007-04-14 » Bart arratsaldean Ubuntu instalatu nuen nire ordenagailuan. Gaur eguerdian lortu dut wifi konexioa abiatzea eta egin dudan lehenengo gauzetako bat Linuxerako Second Life klientea jeistea izan da. Ez dago problema berezirik, nahiz eta alpha bertsioan egon. Momentuz. Arazoren bat topatzen baldin badut, esango dizuet. Ubuntu rules! PD: lehengoan aipatu nizuen trikimailua erabiltzeko, [...]

euskaldunak asturias kolonizatzen

2007-04-10 » Asturiarrek oso komunitate majoa daukate Second  Lifen. Beraien sedea hemen duzue, Aotearoan. Gaur harritu nauena zera da, euskaldunek pixkanaka Asturias txiki hau kolonizatu dutela. Bertan Labeineko bulego bat topa dezakezue, Seguros Bilbaoko beste bat, eta euskal produktuen postu bat ere badago bertan. Beraz, El Cafetoneko festekin disfrutatzeaz gain (egunero dute aitzakiren [...]

lan bat topatu

2007-04-09 » Second Lifen lana dago. Gutxi, egia da. Gaizki ordaindua, hori ere egia da. Baina zorte pixka batekin, iaioa baldin bazara eta denbora baldin baduzu, zerbait topatu dezakezu. Hona hemen bigarren bizitzan eduki ditzakezun lanetako batzuk: Escort: ejem, emagalduak dira Second Lifen diru gehien irabazten dutenak. Edo hori esaten dute behintzat. 800L$ [...]

camping aulkiak

2007-04-09 » Second Lifen dirua irabazteko modu arruntenetakoa da. Kasino batera joan eta bertako "camping chair"-etako batean eseri. Aurrean duzun makinan jokatu beharko duzu eta bertan eserita egon denbora zikloak amaitu arte. Normalean 10L$ ordaindu  beharko dituzu jokatzeko eta 50 minutu barru, 20L$ irabaziko dituzu aulkitik altxatzen ez bazara. Hau da, 10 [...]

dancepad eta camp master-ak

2007-04-09 » Behin 30 egun baino gehiago igaro dituzunean (eta money tree-en aukera alde egin dizunean), zer egin? Bi aukera emango dizkizut ezer egin gabe dirua irabazteko. Paregabeak lanean zauden bitartean erabiltzeko ;) Dancepad: Zenbait dantzaleku, gune komertzial eta kasinotako zoruan topatuko dituzun zirkulotxo koloredunak dira. Denetatik dago, ondo ordaintzen dutenak eta gaizki [...]

money tree

2007-04-09 » Bigarren aldiz jaio zinenetik 30 egun igaro ez badira -hau da Second Lifen 30 egun baino gutxiago badaramatzazu-, zenbait lekutan "money tree" edo diruaren zuhaitzak delakoak erabili ditzakezu. Jarri bilatzailean "money tree" eta hor izango dituzu zure lehenengo sosak. 25 bat linden dolar emango dizkizu zuhaitz bakoitzak egunean. Hasiera xume [...]

Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog Multilingual Blogs