2007-07-27 » Bai, badakit, azkenaldi honetan metabertsotik zeharo desagerturik nabil. Lurrak irentsi nauela dirudi, eta nolabait, hala da. Baina tira, gaur berri paregabe batekin natorkizue: Euskadi uhartea jaio da Second Lifen. Oso gainetik ikusi dut baina itxura ona dut. Nekazaleegia nire gusturako baina gure herriaren irudi horren kontra ez dago zer egiterik, [...]
2007-05-29 » Second Lifek duen xarmarik handienetakoa eraikitzeko posibilitatea da. Niri inbidia handia ematen didate 3 dimentsiotan eraikin bat sortzeko gaitasuna dutenak. Espazioaren menderaketa ez da sekula nire birtuteetako bat izan. Denbora hobeto menderatzen dut. Azken egunotan hirigintza mailan egin direnak bisitatzen ibili naiz. Eta benetan gauza ederrak topa daitezke metabertsoan zehar. [...]
2007-04-10 » Asturiarrek oso komunitate majoa daukate Second Lifen. Beraien sedea hemen duzue, Aotearoan. Gaur harritu nauena zera da, euskaldunek pixkanaka Asturias txiki hau kolonizatu dutela. Bertan Labeineko bulego bat topa dezakezue, Seguros Bilbaoko beste bat, eta euskal produktuen postu bat ere badago bertan.
Beraz, El Cafetoneko festekin disfrutatzeaz gain (egunero dute aitzakiren [...]