
NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|
2008-05-22 » Pasa den mendeko bigarren erdialdean gure lurraldean ezarri zen industriaren kokapena larrutik ordaindu zuen Laudiok hirigintzari dagokionez. Euskal Herrian zabaldu zen garapenkeria basatiaren ereduak Laudio izan zuen adibiderik argienetakoa, gure herri osoan biztanleriaren hazkuntza portzentaiarik handiena pairatu zuelarik. Transformazio izugarri bezain erradikal honek mugatzen du gaur egungo Laudioren garapen urbanistikoaren gunea, [...]
2008-05-22 » Anuntzibaitik Gardearaino ahalik eta zabalena izango den eta udalerriaren benetako ardatz egituratzaile bilakatuko den parke lineal bat egin behar dela uste dugu, berau aldi berean biriki berde eta horren erasokorra ez den giza jardueraren ardatz izanik. Azken baten, espazioaren erabilera mistoa, lan funtzioen integrazioa, merkataritza, bizitza, herritarrak eta sorkuntza sustatzea. Horretarako, oraindik [...]
2008-05-05 » Aldez aurretik okupaturiko zorua modernizatu eta liberatuz errekaren alboetan kokaturiko industria astun osoa lekualdatzearen aldeko apustua egiten da,industria herrigune eta parke linealetik aldenduz. Aukera hau ez da inondik inora Plan Orokorraren zatikako berrikuspenen bidez etorkizunean hitzartu litezkeen hiri birmoldaketa prozesuen menpe utzi nahi. Plan Orokor batek etorkizuneko ildo estrategiko nagusiak definitzeko [...]
2008-05-05 » Eskema orokor hau eta honek eskaturiko moldaketez gain, udalerriko beste gune batzuetan esku hartzea ere ezinbestekoa da. ENVASESen LEKUALDAKETA Ugarteko auzoa herri erdigunetik kamioi kopuru andana pasatzera behartzen dituen industria batetik liberatzea beharrezkoa da. Honek etxebizitzentzako gune berri bat ahalbideratuko luke, baita errekatik gertuen dauden guneak liberatzean Lamuza eta Larrañoko parkeen berrindartze [...]
2008-05-05 » Garrantzia gutxiagoduntzat jo izanagatik proposamen orokorreko beste elementu batzuk ez dira sakonki aztertu, plan berriaren eztabaida eta garapen prozesuan zehar hauek defini daitezkela ziurtzat jo baita. Izatez, lurzoru ez hiritargarrien araudien garapena bezalako gaiak plangintzan jorratzearen egokitasunaz arrazoizko zalantzak daude. Printzipioz HAPNaren (Hiri Antolamendurako Plan Nagusia) helburuaren eremutik at geratzen [...]
Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs
