2008-05-05 » Karmen eta Nerbioi kaleen arteko gune paraleloa mendiraino mantentzea proposatzen da, gutxi gorabehera Planaren Aurrerapenak proposaturiko termino orokor berdintsuetan. Hori bai, zabalgune eremuan batik bat moldaketa puntual garrantzitsu batzuk proposatzen dira.
ERDIGUNEKO EREMUKO MUGARRI ERREFERENTZIALAK
Parke Linealetik bere muturretara proposaturiko elementu traktore gisako mugarriek herriko erdigunea izango dute ezinbesteko osagarri, horrela Laudioko [...]
2008-05-05 » Aldez aurretik okupaturiko zorua modernizatu eta liberatuz errekaren alboetan kokaturiko industria astun osoa lekualdatzearen aldeko apustua egiten da,industria herrigune eta parke linealetik aldenduz.
Aukera hau ez da inondik inora Plan Orokorraren zatikako berrikuspenen bidez etorkizunean hitzartu litezkeen hiri birmoldaketa prozesuen menpe utzi nahi. Plan Orokor batek etorkizuneko ildo estrategiko nagusiak definitzeko [...]
2008-05-05 » Eskema orokor hau eta honek eskaturiko moldaketez gain, udalerriko beste gune batzuetan esku hartzea ere ezinbestekoa da.
ENVASESen LEKUALDAKETA
Ugarteko auzoa herri erdigunetik kamioi kopuru andana pasatzera behartzen dituen industria batetik liberatzea beharrezkoa da. Honek etxebizitzentzako gune berri bat ahalbideratuko luke, baita errekatik gertuen dauden guneak liberatzean Lamuza eta Larrañoko parkeen berrindartze [...]