2008-05-22 » Pasa den mendeko bigarren erdialdean gure lurraldean ezarri zen industriaren kokapena larrutik ordaindu zuen Laudiok hirigintzari dagokionez. Euskal Herrian zabaldu zen garapenkeria basatiaren ereduak Laudio izan zuen adibiderik argienetakoa, gure herri osoan biztanleriaren hazkuntza portzentaiarik handiena pairatu zuelarik.
Transformazio izugarri bezain erradikal honek mugatzen du gaur egungo Laudioren garapen urbanistikoaren gunea, [...]
2008-05-05 » Karmen eta Nerbioi kaleen arteko gune paraleloa mendiraino mantentzea proposatzen da, gutxi gorabehera Planaren Aurrerapenak proposaturiko termino orokor berdintsuetan. Hori bai, zabalgune eremuan batik bat moldaketa puntual garrantzitsu batzuk proposatzen dira.
ERDIGUNEKO EREMUKO MUGARRI ERREFERENTZIALAK
Parke Linealetik bere muturretara proposaturiko elementu traktore gisako mugarriek herriko erdigunea izango dute ezinbesteko osagarri, horrela Laudioko [...]