2008-05-22 » Anuntzibaitik Gardearaino ahalik eta zabalena izango den eta udalerriaren benetako ardatz egituratzaile bilakatuko den parke lineal bat egin behar dela uste dugu, berau aldi berean biriki berde eta horren erasokorra ez den giza jardueraren ardatz izanik.
Azken baten, espazioaren erabilera mistoa, lan funtzioen integrazioa, merkataritza, bizitza, herritarrak eta sorkuntza sustatzea.
Horretarako, oraindik [...]
2008-05-05 » Aldez aurretik okupaturiko zorua modernizatu eta liberatuz errekaren alboetan kokaturiko industria astun osoa lekualdatzearen aldeko apustua egiten da,industria herrigune eta parke linealetik aldenduz.
Aukera hau ez da inondik inora Plan Orokorraren zatikako berrikuspenen bidez etorkizunean hitzartu litezkeen hiri birmoldaketa prozesuen menpe utzi nahi. Plan Orokor batek etorkizuneko ildo estrategiko nagusiak definitzeko [...]
2008-05-05 » Eskema orokor hau eta honek eskaturiko moldaketez gain, udalerriko beste gune batzuetan esku hartzea ere ezinbestekoa da.
ENVASESen LEKUALDAKETA
Ugarteko auzoa herri erdigunetik kamioi kopuru andana pasatzera behartzen dituen industria batetik liberatzea beharrezkoa da. Honek etxebizitzentzako gune berri bat ahalbideratuko luke, baita errekatik gertuen dauden guneak liberatzean Lamuza eta Larrañoko parkeen berrindartze [...]
2008-05-05 » Planteamendu Integrala sailean biltzen diren proposamen partikularrei ekin aurretik, HOPOtik etorriko liratekeen eskuhartze desberdinak gidatuko lituzketen ildo gakoan diren heinean guretzat funtsezkoak diren irizpide orokorreko jarraibide batzuen beharra azpimarratu gura dugu.
1- INDUSTRIA-BARRENDEGIEN LEKUALDATZEA
Diagnosian aipatzen den eta egun dauden industria-eremu handiek sortutako hirigunearen erabateko segregazio espaziala guztiz jorratu barik geratzen da [...]