
NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|
2008-05-20 » Benetan eskolako kide askorentzat polita izan dela Mikel Laboaren txikitako argazkiak ikustea eta baten batek nondik atera ditugun galdetu digu. Egia esateko, dirudien baino errazagoa izan da. Ikasleak, gurasoak eta irakasleak ibili gara informazioa bilatzen, eta horrela errazagoa izan da informazio asko eta interesgarria topatzea. Argazkiak, hain zuzen, Bigarren mailako [...]
2008-05-09 » Guztiok gara hizlariak eta guztion artean hizkuntzari eta bizitzari aparteko kolorea ematen diogu. Hori egin zuen Zumetak eta guk ere saiatu gara, hizkuntza eta artea uztartu ditugu eta gure eskolari aparteko bizitasuna eman diogu. Zerbait eskaintzeko badugula konturatu gara. Eskolako pasabidean gure ondotik pasatu diren ikasle eta irakasle guztiekin sormenaren [...]
2008-04-29 » Apirilaren 15ean Gernikara joan ginen Bakearen museoa bisitatzera eta oso interesgarria iruditu zitzaigun. Bertan, bonba zaharrak ikustea, argazkiak, Begoñaren kontakizuna benetan ikaragarria. Ez baduzue bisitatu, animatu zaitezte. Merezi du eta! Bonbardaketa jaso zuten pertsonak bizirik irautea eta beraien bertsioa entzutea izan da gehien unkitu gaituena Picassoren Gernika lana egiten disfrutatu dugu, oso polita geratu [...]
2008-04-24 » Seigarren mailako ikasleak gure irakaslearekin Zumetaren Gernika koadroa deskubritu genuen eta Picassoren lanarekin konparatu ondoren gurea margotzea erabaki genuen eta benetan polita gelditu zitzaigula. Ados? Ez genekien apirilaren 26rako amaituta egongo zenik, baina lortu dugu, eta Gernikako bonbardaketa orain dela 71 urte izan zenez, Derioko eskolakoek bakearen mezu hau zuei guztiei [...]
2008-03-11 » Zumetari buruz gauza asko ikasi dugu, bere bizitza, bere lanak, bere lagunak nortzuk diren, nondik nora ibili den eta egin dituen erakusketak ... Pausuz pausu joan gara informazioak biltzen eta eskolako pasabidean jarri ditugu. Baita adin desberdinetako argazki batzuk ere. Argazki honetan ikus dezakegu 6 edo 7 urte zituenean, bere estudioan lanak [...]
2008-03-11 » Emakumearen eguna orain dela gutxi izan da eta Derioko eskolan lupa jarri dugu emakume artisten gainean. Bai, askotan bezala, lupa jarri behar izaten dugu Euskal herrian eta munduan lan bikaina egin duten eta egiten ari diren emakumeak topatzeko. Gu hasi ginen bilatzen eta Cristina Iglesias, Maider Lopez eta Mari Puri Herrero topatu genituen. 1956an Donostian jaio [...]
Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs
