2008-04-29 » Apirilaren 15ean Gernikara joan ginen Bakearen museoa bisitatzera eta oso interesgarria iruditu zitzaigun. Bertan, bonba zaharrak ikustea, argazkiak, Begoñaren kontakizuna benetan ikaragarria. Ez baduzue bisitatu, animatu zaitezte. Merezi du eta!
Bonbardaketa jaso zuten pertsonak bizirik irautea eta beraien bertsioa entzutea izan da gehien unkitu gaituena
Picassoren Gernika lana egiten disfrutatu dugu, oso polita geratu [...]
2008-04-28 » Espainian gerran zegoen, lurralde lagunetan eta etsaietan banatuta (Francoren aldekoak eta Errepublikaren aldekoak). Francoren alde zeuden italiar eta alemaniar tropek bonbardatu zuten Gernika. Francok ukatu egin zuen beti bonbardaketarekin zerikusirik izan zuenik baina gerora frogatuta geratu da aire-armada alemaniarrak Francoren baimena eta laguntza izan zuela. Garai hartako gerra-material aurreratuena proba [...]
2008-04-25 » 1937ko apirilaren 26an, astelehenean, gertatu zen. Azoka eguna zen eta inguruko herrietako pertsona asko Gernikan zegoen.
Lehen hegazkinak arratsaldeko laurak aldera urratu zuen Gernikako zerua hiruzpalau bonba jaurtitzeko.
Handik hamabost minutuetara hasi zen lehen bonbardaketa. Hiru ordutik gora iraun zuen. Bonbardariek bonba asko bota zituzten. Eta azkenean bonbardaketa egiten zuten.
Arratsaldeko zazpi eta [...]
2008-04-25 »
Don Tello kondeak Gernikako hiriburua sortu zuen 1366ko apirilaren 28an. Leku estrategikoak kokaturik zegoen, jatorrian, batetik Bermeotik Durangorako bidean pasatzen zen eta bestetik Bilbotik Elantxoberaino nahiz Lekeitiorako bideek osaturiko bidegurutzea ere Gernikan zegoen. Gainera bide horiek ez ezik, berezko bide bat ere igarotzen zen: itsasadarra.
Euskal hiri tipikoa zen: kaleak [...]