2008-06-06 » Zumetaren bizitza arakatzen bere lagunak deskubritu ditugu. Eta hauen artean, hau sorpresa hau, Mikel Laboa abeslaria aurkitu dugu. Egun hauetan, apur bat gehiago ezagutu dugu eta bere familia, lagunak, diskak eta kantak gure eskolan sartu ditugu. Bai, hiru kanta hauek ikasi ditugu: baga-biga, ...
Bere bizitzari dagokionez, hiru toki aukeratu ditugu: [...]
2008-05-09 » Guztiok gara hizlariak eta guztion artean hizkuntzari eta bizitzari aparteko kolorea ematen diogu. Hori egin zuen Zumetak eta guk ere saiatu gara, hizkuntza eta artea uztartu ditugu eta gure eskolari aparteko bizitasuna eman diogu. Zerbait eskaintzeko badugula konturatu gara. Eskolako pasabidean gure ondotik pasatu diren ikasle eta irakasle guztiekin sormenaren [...]
2008-04-29 » Apirilaren 15ean Gernikara joan ginen Bakearen museoa bisitatzera eta oso interesgarria iruditu zitzaigun. Bertan, bonba zaharrak ikustea, argazkiak, Begoñaren kontakizuna benetan ikaragarria. Ez baduzue bisitatu, animatu zaitezte. Merezi du eta!
Bonbardaketa jaso zuten pertsonak bizirik irautea eta beraien bertsioa entzutea izan da gehien unkitu gaituena
Picassoren Gernika lana egiten disfrutatu dugu, oso polita geratu [...]