
NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|
2008-06-20 » Hemen duzue egun hauetan ikasi dugun kanta, gu ez ginen kontzertu horretan egon , baina benetan bibolinaren soinuaz zoragarria gelditu zela! Hegoak ebaki banizkio neria izango zen ez zuen aldegingo. Bainan honela ez zen gehiago txoria izango. Eta nik txoria nuen maite, Eta nik, eta nik, txoria nuen maite.
2008-06-19 » Izenburua: PUZZLEA 3. maila ( Aintzane) Paper zuria eta tenpera Derio, 2008ko maiatzaren 8a KOLOREETAKO ZUBIA 4. maila (Asun) Paper zuria eta tenpera Derio, 2008ko maiatzaren 8a HODEI-KOLOR 4. maila (Gorka) Paper zuria eta tenpera Derio, 2008ko maiatzaren 8a
2008-06-06 » Zumetaren bizitza arakatzen bere lagunak deskubritu ditugu. Eta hauen artean, hau sorpresa hau, Mikel Laboa abeslaria aurkitu dugu. Egun hauetan, apur bat gehiago ezagutu dugu eta bere familia, lagunak, diskak eta kantak gure eskolan sartu ditugu. Bai, hiru kanta hauek ikasi ditugu: baga-biga, ... Bere bizitzari dagokionez, hiru toki aukeratu ditugu: [...]
2008-06-06 » Izenburua: Nork eginda: Marteriala: Herria eta data: Izenburua: " mundua gira bira" Nork eginda: Materiala: Herria eta data: Izenburua: Nork eginda: Materiala: Herria eta data: Izenburua: Nork eginda: Materiala: Herria eta data:
2008-06-06 » Izenburua: Nork eginda: Marteriala: Herria eta data: Izenburua: Nork eginda: Marteriala: Herria eta data: Izenburua: Nork eginda: Marteriala: Herria eta data:
2008-05-20 » Benetan eskolako kide askorentzat polita izan dela Mikel Laboaren txikitako argazkiak ikustea eta baten batek nondik atera ditugun galdetu digu. Egia esateko, dirudien baino errazagoa izan da. Ikasleak, gurasoak eta irakasleak ibili gara informazioa bilatzen, eta horrela errazagoa izan da informazio asko eta interesgarria topatzea. Argazkiak, hain zuzen, Bigarren mailako [...]
2008-05-09 » Guztiok gara hizlariak eta guztion artean hizkuntzari eta bizitzari aparteko kolorea ematen diogu. Hori egin zuen Zumetak eta guk ere saiatu gara, hizkuntza eta artea uztartu ditugu eta gure eskolari aparteko bizitasuna eman diogu. Zerbait eskaintzeko badugula konturatu gara. Eskolako pasabidean gure ondotik pasatu diren ikasle eta irakasle guztiekin sormenaren [...]
2008-04-28 » 1937ko ekainarn 11tik 12rako gauean hainbat bonba bota zituzten gure hirigunean. Herriko kanposantuan ere hainbat fusilamendu gertatu ziren.
2008-04-28 » Espainian gerran zegoen, lurralde lagunetan eta etsaietan banatuta (Francoren aldekoak eta Errepublikaren aldekoak). Francoren alde zeuden italiar eta alemaniar tropek bonbardatu zuten Gernika. Francok ukatu egin zuen beti bonbardaketarekin zerikusirik izan zuenik baina gerora frogatuta geratu da aire-armada alemaniarrak Francoren baimena eta laguntza izan zuela. Garai hartako gerra-material aurreratuena proba [...]
2008-04-25 » 1937ko apirilaren 26an, astelehenean, gertatu zen. Azoka eguna zen eta inguruko herrietako pertsona asko Gernikan zegoen. Lehen hegazkinak arratsaldeko laurak aldera urratu zuen Gernikako zerua hiruzpalau bonba jaurtitzeko. Handik hamabost minutuetara hasi zen lehen bonbardaketa. Hiru ordutik gora iraun zuen. Bonbardariek bonba asko bota zituzten. Eta azkenean bonbardaketa egiten zuten. Arratsaldeko zazpi eta [...]
2008-04-25 » Don Tello kondeak Gernikako hiriburua sortu zuen 1366ko apirilaren 28an. Leku estrategikoak kokaturik zegoen, jatorrian, batetik Bermeotik Durangorako bidean pasatzen zen eta bestetik Bilbotik Elantxoberaino nahiz Lekeitiorako bideek osaturiko bidegurutzea ere Gernikan zegoen. Gainera bide horiek ez ezik, berezko bide bat ere igarotzen zen: itsasadarra. Euskal hiri tipikoa zen: kaleak [...]
2008-04-24 » Seigarren mailako ikasleak gure irakaslearekin Zumetaren Gernika koadroa deskubritu genuen eta Picassoren lanarekin konparatu ondoren gurea margotzea erabaki genuen eta benetan polita gelditu zitzaigula. Ados? Ez genekien apirilaren 26rako amaituta egongo zenik, baina lortu dugu, eta Gernikako bonbardaketa orain dela 71 urte izan zenez, Derioko eskolakoek bakearen mezu hau zuei guztiei [...]
2008-03-11 » Zumetari buruz gauza asko ikasi dugu, bere bizitza, bere lanak, bere lagunak nortzuk diren, nondik nora ibili den eta egin dituen erakusketak ... Pausuz pausu joan gara informazioak biltzen eta eskolako pasabidean jarri ditugu. Baita adin desberdinetako argazki batzuk ere. Argazki honetan ikus dezakegu 6 edo 7 urte zituenean, bere estudioan lanak [...]
Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs
