Logo NireBlog

NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|

Sortu zure Bloga dohainBloga kudeatu

Pasahitza ahaztu al duzu?

Tag » Bloga: "deriokoeskola" » Tag: "zuen"

Txoria txori

2008-06-20 » Hemen duzue egun hauetan ikasi dugun kanta, gu ez ginen kontzertu horretan egon , baina benetan bibolinaren soinuaz zoragarria gelditu zela! Hegoak ebaki banizkio neria izango zen ez zuen aldegingo. Bainan honela ez zen gehiago txoria izango. Eta nik txoria nuen maite, Eta nik, eta nik, txoria nuen maite.

Eskerrik asko Irune

2008-05-20 » Benetan eskolako kide askorentzat polita izan dela Mikel Laboaren txikitako argazkiak ikustea eta baten batek nondik atera ditugun galdetu digu. Egia esateko, dirudien baino errazagoa izan da. Ikasleak, gurasoak eta irakasleak ibili gara informazioa bilatzen, eta horrela errazagoa izan da informazio asko eta interesgarria topatzea. Argazkiak, hain zuzen, Bigarren mailako [...]

Zumeta txikiak

2008-05-09 » Guztiok gara hizlariak eta guztion artean hizkuntzari eta bizitzari aparteko kolorea ematen diogu. Hori egin zuen Zumetak eta guk ere  saiatu gara, hizkuntza eta artea uztartu ditugu eta gure eskolari aparteko bizitasuna eman diogu. Zerbait eskaintzeko badugula konturatu gara. Eskolako pasabidean gure ondotik pasatu diren ikasle eta irakasle guztiekin sormenaren [...]

Unkituta gelditu gara

2008-04-29 » Apirilaren 15ean Gernikara joan ginen Bakearen museoa bisitatzera eta oso interesgarria iruditu zitzaigun. Bertan, bonba zaharrak ikustea, argazkiak, Begoñaren kontakizuna benetan ikaragarria. Ez baduzue bisitatu, animatu zaitezte. Merezi du eta! Bonbardaketa jaso zuten pertsonak bizirik irautea eta beraien bertsioa entzutea izan da gehien unkitu gaituena Picassoren Gernika lana egiten disfrutatu dugu, oso polita geratu [...]

Gernika, bonbardaketa ostean

2008-04-28 » Espainian gerran zegoen, lurralde lagunetan eta etsaietan banatuta (Francoren aldekoak eta Errepublikaren aldekoak). Francoren alde zeuden italiar eta alemaniar tropek bonbardatu zuten Gernika. Francok ukatu egin zuen beti bonbardaketarekin zerikusirik izan zuenik baina gerora frogatuta geratu da aire-armada alemaniarrak Francoren baimena eta laguntza izan zuela. Garai hartako gerra-material aurreratuena proba [...]

Gernika, bonbardaketa aurretik

2008-04-25 »   Don Tello kondeak Gernikako hiriburua sortu zuen 1366ko apirilaren 28an. Leku estrategikoak kokaturik zegoen, jatorrian, batetik Bermeotik Durangorako bidean pasatzen zen eta bestetik Bilbotik Elantxoberaino nahiz Lekeitiorako bideek osaturiko bidegurutzea ere Gernikan zegoen. Gainera bide horiek ez ezik, berezko bide bat ere igarotzen zen: itsasadarra. Euskal hiri tipikoa zen: kaleak [...]

Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog Multilingual Blogs