2008-04-22 » Andoni Egaña (Zarautz, Gipuzkoa, 1961eko urriaren 2a -) bertsolaria eta euskal idazlea da.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi du lau aldiz, holakorik lortzen lehen bertsolaria izanda: 1993, 1997, 2001 eta 2005ean.
2008-02-19 » Pello Mari Otaño Barriola (1857-1910), bertsolari zizurkildarra (Gipuzkoa). Bertso paperengandik da batez ere ezaguna (ez zuen jendaurrean kantatzen eztarri arazoak zituelako), baina poesia ere landu zuen. Gaur egun oraindik oso ezagunak dira Ameriketatik bidaltzen zituen bertso paperak.
BIOGRAFIA
Pello Mari 1857ko urtarrilaren 26an jaio zen Zizurkilgo Errekalde baserrian. Gazte zelarik , Otaño [...]