Logo NireBlog

NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|

Sortu zure Bloga dohainBloga kudeatu

Pasahitza ahaztu al duzu?

Tag » Bloga: "eajandoain"

aberri eguna alderdia / partido andoaingo eaj animo aurrera bana bera berak berri beste alderdiak / otros partidos besteak / otros buru deia duela dugu dugun eaj eaj pnv egon elkar eragin eta etak euskal garrido gaur gbb gerta ginen gisa giza gure hain hamar handi har hauteskundea honi kontsulta modu nahia orain oribe politika proban psoe utzi zaio zehar zuen

EZ DIRA FIDATZEKOAK.NO SON DE FIAR.

2008-11-01 » Ibarretxe Lehendakariak gogorarazi zigun iraileko azken igandean Alderdi Egunean (Eusko Alderdi Jeltzalearen egunean):sozialistak ez dira fidagarriak. Euskal autogobernuaren defendatzaile gisa azaltzen zaizkigu euskaldunon aurrean. Hitzetik hortzera darabilte orain Autonomia Estatutua, euskaldunen borondatea eta indarrean dagoen legalitatea mespretxatuz, herri honen autogobernu zilegi eta antsiatua eskatzen duen mahaiaren aldean sekula egon ez [...]

BERTAN EGON GINEN.ESKERRIK ASKO GUZTIEI.

2008-10-28 » Andoaingo EAJren izenean,eskerrik beroenak, joan den larunbatean Legutiora hurbildu eta ekimen hain arrakastatsua gauzatzen, lagundu ziguten herritan guztiei. ARGAZKIA IKUSTEKO AZPIAN KLIKATU / CLICAR ABAJO PARA VER FOTO /blogs/eajandoain/files/legutiano.pdf

URRIAK 25, GUZTIOK LEGUTIORA

2008-10-14 » Dagoenez jakinaren gainean egongo zareten bezala, EAJk, EAk, EBk eta Aralar alderdiek, datorren urriaren 25ean, erabakitze eskubidearen aldeko ekimen bateratu bat egitea adostu dute. Guzti hau, Euskal Legebiltzarrak, gehiengo osoz, onartutako kontsultaren legea oinarri harturik, Espainiako Gobernuak kontrako helegitea jarri eta beraien irizpide politikoz aukeratutako Auzitegi Konstituzionalak GALarazi duen [...]

ALDERDI EGUNA 2008

2008-10-12 »

URRIAK 25ean ERABAKITZE ESKUBIDEAREN ALDEKO EKITALDIA

2008-10-09 » “Hitza hitz” lelopean, euskal herritarrei dei egiten zaie, Gernika eta Gasteiz arteko toki zehatzetan batzera, eta, Gasteizen izango den euskal herrialde guztietako hautetsien ekitaldi politikora ere parte hartzera. Subjektu politikoaren definizioa, debekatutako galdera eta galdera horientzako proposatzen diren erantzunak, fisikoki, lurraldean bertan kokatzean datza ekitaldi-ekimena. Parte hartu nahi duten herritarrek, EUSKAL, HERRIA, [...]

ETAren ATENTATUEK, LEHENDAKARIAK dion bezala, GERO ETA NAZKA GEHIAGO ERAGITEN DIGUTE

2008-09-22 » Ibarretxe: "ETAren atentatuek gero eta nazka gehiago eragiten digute" Lehendakariak Santoñako atentatua "sendotasunez" gaitzeztu du eta "bakea lortzeko" politika erabiltzen jarraituko duela nabarmendu du. Juan Jose Ibarretxe lehendakariak ETAren atentatuek "gero eta nazka gehiago eragiten digute"la esan du. Horrez gain, bere proiektuek "ETAri oxigenoa ematen dizkiotela" esatea "onartezina" dela ere aipatu du, gaur Miguel [...]

EAJ,EA,EB eta ARALARREN TESTU BATERATUA

2008-09-19 » EUSKADIN BAKEA ETA NORMALIZAZIO POLITIKOAREN GAINEKO HERRI KONTSULTAREN ALDE I.- AURREKARIAK: 1. Eusko Legebiltzarrak 2008ko ekainaren 27an onartu zuen Euskal Autonomi Erkidegoko biztanleriari galdetzeko 9/2008 Kontsulta Legea, helburua izan zelarik Euskal Autonomi Erkidegoan bakea eta normalizazio politikoa erdiesteko negoziaketa prozesuari hasiera ematearen gainean, hiritarrek duten iritzia jasotzea. Deialdiaren hasiera 2008ko irailaren 15erako [...]

IRAILAK 28an ALDERDI EGUNERA

2008-09-10 » Urtero bezala, jadanik gainean dugu aurtengo Alderdi Eguna. Irailaren 28an ospatuko da Forondan eta egun horretarako, ohikoa dugun bezala, autobusa antolatu dugu. Batzuk, aste bukaera pasatzera joateko asmoa izango dute, besteek, arrazoi ezberdinengatik kotxez joateko nahia dutela ere azaldu edo jakinarazi digute. Hala eta guztiz ere, ohikoa den bezala, autobusez joateko nahia [...]

Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog Multilingual Blogs