Logo NireBlog

NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|

Sortu zure Bloga dohainBloga kudeatu

Pasahitza ahaztu al duzu?

Tag » Bloga: "eajandoain" » Tag: "dugu"

URRIAK 25, GUZTIOK LEGUTIORA

2008-10-14 » Dagoenez jakinaren gainean egongo zareten bezala, EAJk, EAk, EBk eta Aralar alderdiek, datorren urriaren 25ean, erabakitze eskubidearen aldeko ekimen bateratu bat egitea adostu dute. Guzti hau, Euskal Legebiltzarrak, gehiengo osoz, onartutako kontsultaren legea oinarri harturik, Espainiako Gobernuak kontrako helegitea jarri eta beraien irizpide politikoz aukeratutako Auzitegi Konstituzionalak GALarazi duen [...]

LEHENDAKARIAREN HITZAK Herri-galdeketaren lege-proiektuaren aurkezpenean

2008-07-11 » “Erakundeek herritarrei sarritan galdetzea, horixe da XXI. mendean herritarrek nahi dutena; erakundeen ordezkaritza erabatekoa ez denez, horrek dakartzan ondorioak arintzeko eta leuntzeko nolabait... Herritarrek era askotara har dezakete parte zuzenean. Herritarrek gai jakin bati buruz zuzeneko interes konkreturen bat dutenean, herri-galdeketa da herritarren parte hartzea sustatzeko biderik egokiena”. Ideia hauek, [...]

JAKIN DEZAZUEN

2008-05-17 » EAJko Aberri Epaiak, Joxe Joan Gonzalez de Txabarrik, Joseba Egibarren kontrako eskaera gutxietsi eta ez dio biderik eman. Gainera, Egibarren eta EAJko Gipuzkoako Erki Batzarreko Batzarkideen jarrera guztiz zilegia izan zela eman du aditzera. Irakurri ditugun idatzizko hedabideek ezer gutxi dakarte honi buruz, beraz gutxienez zertxobait zabaltzen lagunduko dugu. Egibar auziperatua izago zela [...]

EAJko GBBren MENDEURRENA

2008-04-21 » Atzo Zumarragan ospatu zen EAJko GBB sortu zen mendeurena eta Andoaingo alderdikideak bertan izan ginen eta muturreraino beteta zegoen Zelai-Aristi antzokian egindako ekitaldia asko gustatu eta oso unkigarria izan zela aipatu nahi genuke eta bertan irakurriko agiriaren berri ekartzen dizuegu. ABERRIAREN ALDEKO AGIRIA 2008 1995eko uztailaren 31ean, Eusko Alderdi Jeltzaleak bere [...]

2008ko ABERRI EGUNEKO ADIERAZPENA

2008-03-27 » 2008-03-22 EGITEKO ASKO DAGOELAKO Euskaldunak beti egon gara historiaren erronka handienen erdian. Eta ekintzarako bideak izan ditugun guztietan, bizi garen mundua egiten lagundu dugu. Horrela izan da kulturaren munduan, merkataritzan, industrian eta enpresan; gizartegintzazko erronka handietan parte hartu dugu foru erregimenak aniztasun eta bizikidetza askerako markoa ahalbidetzen zuenean. Gizarte zibil dinamikoa dugu [...]

ETAren atentatuaren aurrean

2008-03-11 » Arrasaten, joan den ostilalak 7an, ETAk eragindako atentatu krudelaren aurrean, 42 urteko Isaías Carrasco PSOEko Zinegotzi-ohia hil duena, EAJk zera adierazten du:   Lehena.- Edozein herritarren kontra atentatua egiten duenak, euskal gizartearen kontrako atentatua egiten du.   Bigarrena- Gure gizartea anitza dela onartzen dutenak, hots, gurea bezalako gizartea aberasten duten aukera politiko, sozial eta kultural guztiak [...]

LEHENDAKARIAK ESANDAKOA STANDFORDen

2008-02-18 » Lehenengo eta behin, utzidazue Stanfordeko Unibertsitate ospetsu honi eskerrak ematen aukera eman didalako Euskal Herriaren gaur egungo egoerari buruzko gogoeta zuekin konpartitzeko. Euskal Herriak milaka urte ditu eta Europako herririk zaharrena izango da ziur asko. Sustraiak historiaren sakonean dituen haritz zaharra gara baina, aldi berean, hazten, egokitzen eta gure frutuak [...]

ANDOAINDARRA ADI!!!

2008-02-06 »   Erabakiak hartzeko garaia iritsi zaigu.  ·        Bake eszenatokia eraikitzera eramango gaituzten ekimenak bultzatzeko konpromisoa hartua dugunok. ·        Elkarbizitza eta politika arazoei heltzeko, demokratikoak diren elkarrizketa eta akordioaren bideak erabiltzeko konpromisoa hartua dugunok. ·        Euskal hiritargoaren gehiengoak erabakitzen duena errespetatu eta errespetarazteko konpromisoa hartua dugunok.  Politikoki eta euskal gizarteari begira urte garrantzitsu batean sartuak gaude. [...]

MANIFESTALDIRA JOATEKO AUTOBUSA

2008-01-24 » Auzitegi Gorenak Juan Mari Atutxa, Gorka Knörr eta Kontxi Bilbao Eusko Legebiltzarraren burujabetasuna babesteagatik auziperatu ondoren sortu den egoera politiko larriaren aurrean, ezinbestekoa da, demokrazia amildegira daraman estrategia salatuz, gure ahotsak goratzea. Epaile zehatz batzuk “partisano” gisa, herritarren borondatearen aurkako ariete gisa, erabiltzen duten estrategia salatzeko altxatu behar dugu ahotsa. Hori [...]

Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog Multilingual Blogs