2008-05-28 » Hauek dira Eusko Jaurlaritzak adostutako galderak:
1. Ados al zaude indarkeriari elkarrizketa bidez amaiera emateko prozesu bat bultzatzearekin, baldin eta ETAk aldez aurretik erakusten badu zalantzarik gabeko moduan indarkeriari behin eta betiko amaiera emateko borondatea? 2. Ados al zaude euskal alderdiek, bazterketarik gabe, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea gauzatzeari buruz Akordio [...]
2008-05-24 » Estitxu Alkorta Berria-n (2008-05-23)
Hona bigarren idatzia, EAJren iritzia plazaratzeko, PSEk eta EBk aurten Lasarte-Orian onartu dituzten aurrekontuei buruz. Mugika jaunak nire aurreko gutunari erantzun subjektibotasun eta irain saiakeraz betea eman nahi izan zion, baina egiaz jabetzeko, aurrekontuen datuak eta informazioa irakurtzea baino argibide zuzenagorik ez dago. Hortaz, hona hemen [...]
2008-03-10 » Bozkatzera noa eta hautesmahaikide batek kamisetan "independentzia aurrera" leloa dauka idatzita; eta nere artean: gertatu dena gertatuta -Isaiasen azken hilketa beldurgarria- egon liteke independentziak bide horretatik aurrera egingo duela pentsatzen duenik?
Azken aldiko atxilotze, legez-kanporatze, epaiketa eta espetxeratze espiralak izan duen erantzun honek haserretu bai baino ez nau harritu. Harrigarria egiten [...]
2008-01-01 » Gabon denoi!
Laster amaituko dugu 2007. urtea bi sentimendu batera ditugula gogoan: frustrazioa eta itxaropena.
Baina nik ez dizuet frustrazioaz hitz egingo, itxaropenaz baizik. Izan ere, itxaropenak bultzatu gaitu historian zehar Herri gisa aurrera egiteko.
Onartu behar dugu ETAk su-etena hausteak eta atentatuek eragindako ondorio lazgarriek berriro zapuztu dizkigutela Gabonak, eta [...]
2007-12-24 » Lehendakariaren mezua konpondu.net-en:
Etorkizun bat erabakitzeko.
Orain urte bete, ETAk ez zuen oraindik formalki hautsi su eten iraunkorra, baina Carlos Alonso Palate eta Diego Armando Estacio erail zituen atentatu lazgarria batean. Bi pertsona Eguberrietako jaiak ospatzeko prestatzen ari zirenak, gainontzekoak bezala. Urte bete beranduago, tregua hautsia du ETAk, nahiz eta publikoki eskatu [...]