2007-05-22 » Ra aintzinako Egiptoko eguzkiaren jainkoa da. 5. dinastiatik aurrera (k.a. 2400 aldera) bere estatusa jainko nazionalera igo zen eta geroago Amon jainkoarekin bateratu zen, Amon-Ra bihurtzeko, egipziarren jainko nagusia.
Rak nagusitasuna mendeetan zehar mantendu zuen, Akenatonen garaiko (k.a. 1350-1334) etenaldi labur batean ezik, non Atonen gurtza monoteista ezarri zenean.
2007-05-15 » HOWARD CARTER
Howard Carter arkeologoak eta bere babesle Lord Carnarvon. 1922ko azaroaren 6a zen, eta Tutankhamon-en hilobia aurkitu berri zuten.
Nahiz eta Tutankhamon ez izan Egiptoko beste errege asko bezain garrantzitsua historian, haren hilobia aurkitu izanak ezagun bihurtu zuen hil zenetik milaka urte igaro eta gero. Hilobia bera ere ez da gainerakoak [...]