2007-05-22 » Ra aintzinako Egiptoko eguzkiaren jainkoa da. 5. dinastiatik aurrera (k.a. 2400 aldera) bere estatusa jainko nazionalera igo zen eta geroago Amon jainkoarekin bateratu zen, Amon-Ra bihurtzeko, egipziarren jainko nagusia.
Rak nagusitasuna mendeetan zehar mantendu zuen, Akenatonen garaiko (k.a. 1350-1334) etenaldi labur batean ezik, non Atonen gurtza monoteista ezarri zenean.
2007-05-09 » Egiziarrek zenbait jainko gurtzen zituzten. Garrantzitsuenak hauek ziren: RA, eguzkiaren jainkoa; ANUBIS, momifikazioaren jainkoa; AMON, ahaltsuenetako bat zen; HATHOR, amodioaren jainkosa eta THOT-ek jeroglifikoen idazkera asmatu zuen.
Jarraian datorren hau jainko batzuen inguruan kontatzen den istorio bat da:
Jainkozko familia bat:
Osiris, emankortasuna errepresentatzen zuen jainkoa Isis (Ilargia)ekin ezkonduta zegoen eta [...]