
NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|
argi arren astragalo azter batek batera bazen behera behin bera berria bertan bidai bidea bizi buru disko duen dugun dute egia egin egun ekin eratu gaur goiz gudú gure hartan hasi hil hiru iada inperio izaki jantzi kanpo kolonia mende noski omen planeta samina sikira ur urte zehar zuela zuen
2008-05-29 » Fedegabea zen, ez zuen iada ikasitakoan sinisten. "Zergatik sinismen behar hau ordea? Nire barrumbeetako zein zokoti datorkit sinistu nahi hau? Sinistu nahi dut eta hala ere... hala ere." - dio Mesiusek bere buruari goizeko lehen errezua entzuten duen artean - "Inbidia diet" dio besteei begira, guztiak begiak itxirik dituzte eta [...]
2008-05-19 » Kratondar berriek Ktesifonera bidalitako kolonizazio ontziaren izena Astragalo zen, ontziaren kapitaina Mesius. Mesius goiz esnatu zen azken aldian lo ezinik zebilen, misioa Iksosetik irten zenetik ontziaren buruzagitza zuen bigarren gizona zen, bere aurretik Parviz kapitaina izan zen baina bihotzekoak jo eta bidaiaren hogeitazazpigarren urtean hil zen, arazorik ez bazen Mesius [...]
2008-05-04 » KTESIFONGO MEZUGINTZA DEPARTAMENDUA Lau terdiak ziren Ktesifongo ordutegian eta Zifr-k lo hartu zuen aulkian ordenagailuaren pantailaren aurrean, ez zuen gauz handirik egiteko, aspaldi ez zela Iksosetik mezurik jasotzen eta gainera aspaldi ez zela kode berririk espazioko uhinetan. Mezugintza departamenduko bi kideetako bat zen aste hartan eguneko txanda zuena hain zuzen. Ezpainartetik listu [...]
2008-04-29 » Argiurte anitzera dauden bi planeten artean gertatzen den bezela Ktesifonen ez zuten Iksoseko gatazkaren berri izan handik hogeitamasei urterarte, uhin elektromagnetikoek bi planeten arteko bidea egien zuten arren. Gudu hori izan zen Ktesifonen globalki jarraitu zen lehen kanpoko mezua, azken finean horrelako historioek nobela eta filmeek baino erakarpen handiagoa dute [...]
2008-04-29 » Ktesifongo lehen historiako bilakaera alde batera uzten badugu jo dezagun kolonia hontako historiako gertakari zirraragarrienetako batera. Goizago hala beranduago izaten da planeta orotan, posible den arren ez dut salbuespenik ezagutzen, gerraren bat. Gizakien baitan ote da gudua eta sarraskia, krudeltasuna, odola, urruneko erasoak, gorpuz gorpuko borroka. Gu androideok gizakien pareko [...]
2008-04-27 » Planeta baten lehen kolonoei buruzko historiak, izkribu eta kondairak beti izaten dira dramatikoak, beti ageri da miseria, gogortasuna, lana. Kondairetan lehen biztanleak inongo eragozpenen aurrean amore ematen ez duten supergizonak dira. Ktesifonen kasua da hau ere. Ktesifongo kondairetako batean azaltzen zaigu lehenekoz Galiano. Indusketetan aurkitu den bezela bere benetako izena [...]
2008-04-22 » Gandas logela txikiko ohean etzan zen, malkoek burutu zuten iada kanporako bidea. Oraindik Iksosetik alde egin izanaren damu ez bazen ere laister damutuko zela uste zuen. Tamalez berandu zen atzera itzultzeko, espaziontziaren bizi baldintzen zaintza sistemaren arduradun izango zen Iksosen sistematik alde egin bezain laister, ordurartean aproximazio taldeak zuen ontziko [...]
2008-04-20 » Planeta zaharra espaziontziko lehiatilean txikiagotzen ikusi zuen; anezkak espazioportu orbitaleraino gainazaletik igo zuenean ez zuen oraindik bere arbasoen lurraldea sekula berriro ikusiko ez zueneko sentsaziorik. "Bihar edo etzi pentsatuko dut ' Atzo oraindik Iksosen nintzen' baina oraindik guztiak arruntegia dirudi, isiltasuna nabari da nire bidaikideen artean" esan zion bere buruari [...]
2008-04-19 » Ktesifon eta Ekbatanaren bateratzearen aurrekoak azter ditzagun, hau da, nolakoa zen inperio aurreko Ktesifon? Ktesifon Iksos planetaren kolonia bat zen kolonia gehienen antzera bere metropoliaren zeinuak oinarri zituela hauekiko zenbait desberdintasun garatu zituelarik. Iksos planeta Seta deritzan konstelazioan dagoen planeta da eta kolonia bat eratu zuenez garatua behar zuen oso. Gaur [...]
2008-04-13 » Inperio zaharraren hasiera duela 3200 urte inguru kokatzen da. Zehatz mehatz 13.790.045 data da inperio zaharraren sorreraren data ofiziala (Bada benetako inperioa bi mende beranduago sortu zela dioen historialaririk). Zer gertatu zen egun hartan? Bada giza historian lehen aldiz sistema ezberdinetan zeuden bi planeta aldi berean agintzen zituen instituzioa eratu [...]
Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs
