2008-05-04 » KTESIFONGO MEZUGINTZA DEPARTAMENDUA
Lau terdiak ziren Ktesifongo ordutegian eta Zifr-k lo hartu zuen aulkian ordenagailuaren pantailaren aurrean, ez zuen gauz handirik egiteko, aspaldi ez zela Iksosetik mezurik jasotzen eta gainera aspaldi ez zela kode berririk espazioko uhinetan. Mezugintza departamenduko bi kideetako bat zen aste hartan eguneko txanda zuena hain zuzen.
Ezpainartetik listu [...]
2008-04-29 » Ktesifongo lehen historiako bilakaera alde batera uzten badugu jo dezagun kolonia hontako historiako gertakari zirraragarrienetako batera. Goizago hala beranduago izaten da planeta orotan, posible den arren ez dut salbuespenik ezagutzen, gerraren bat. Gizakien baitan ote da gudua eta sarraskia, krudeltasuna, odola, urruneko erasoak, gorpuz gorpuko borroka. Gu androideok gizakien pareko [...]
2008-04-19 » Ktesifon eta Ekbatanaren bateratzearen aurrekoak azter ditzagun, hau da, nolakoa zen inperio aurreko Ktesifon?
Ktesifon Iksos planetaren kolonia bat zen kolonia gehienen antzera bere metropoliaren zeinuak oinarri zituela hauekiko zenbait desberdintasun garatu zituelarik. Iksos planeta Seta deritzan konstelazioan dagoen planeta da eta kolonia bat eratu zuenez garatua behar zuen oso. Gaur [...]