2008-05-04 » KTESIFONGO MEZUGINTZA DEPARTAMENDUA
Lau terdiak ziren Ktesifongo ordutegian eta Zifr-k lo hartu zuen aulkian ordenagailuaren pantailaren aurrean, ez zuen gauz handirik egiteko, aspaldi ez zela Iksosetik mezurik jasotzen eta gainera aspaldi ez zela kode berririk espazioko uhinetan. Mezugintza departamenduko bi kideetako bat zen aste hartan eguneko txanda zuena hain zuzen.
Ezpainartetik listu [...]
2008-04-20 » Planeta zaharra espaziontziko lehiatilean txikiagotzen ikusi zuen; anezkak espazioportu orbitaleraino gainazaletik igo zuenean ez zuen oraindik bere arbasoen lurraldea sekula berriro ikusiko ez zueneko sentsaziorik. "Bihar edo etzi pentsatuko dut ' Atzo oraindik Iksosen nintzen' baina oraindik guztiak arruntegia dirudi, isiltasuna nabari da nire bidaikideen artean" esan zion bere buruari [...]
2008-04-13 » Inperio zaharraren hasiera duela 3200 urte inguru kokatzen da. Zehatz mehatz 13.790.045 data da inperio zaharraren sorreraren data ofiziala (Bada benetako inperioa bi mende beranduago sortu zela dioen historialaririk). Zer gertatu zen egun hartan? Bada giza historian lehen aldiz sistema ezberdinetan zeuden bi planeta aldi berean agintzen zituen instituzioa eratu [...]
2008-04-10 » (jarraipena)
Galaxia erdia nahiko sakonki meatu den arren ez da oraingoz jatorrizko planetan oinarria duen biziaz beste bizirik aurkitu, hau da sistema biologiko bakarra ezagutzen da. Sistema biologiko bakarra ezagutzeak ez du bizi forma bakarra ezagutzen denik, bestelako bizi horiei bizi forma logikoak deritzaie.
Inteligentzi artifizial garatuaren agerpena lehen espazio bidai [...]
2008-04-06 » Ktesifon Ishtar sistemako bigarren planeta da, ilargirik gabeko planeta, ia bizirik gabeko harria. Anezkak atzo hartu zuen lur, atzo itzali genituen argi gehienak, argi berdexka horiek ezik. Kronistak, agintaritzaren baimena dutenak behintzat, tropen atzetik ibiltzen dira kanpainak hasten direnean, hau da retaguardian. Aspergarriena zera izaten da, gehienetan, beti egia esan, [...]