2008-04-27 » Planeta baten lehen kolonoei buruzko historiak, izkribu eta kondairak beti izaten dira dramatikoak, beti ageri da miseria, gogortasuna, lana. Kondairetan lehen biztanleak inongo eragozpenen aurrean amore ematen ez duten supergizonak dira. Ktesifonen kasua da hau ere. Ktesifongo kondairetako batean azaltzen zaigu lehenekoz Galiano. Indusketetan aurkitu den bezela bere benetako izena [...]
2008-04-20 » Planeta zaharra espaziontziko lehiatilean txikiagotzen ikusi zuen; anezkak espazioportu orbitaleraino gainazaletik igo zuenean ez zuen oraindik bere arbasoen lurraldea sekula berriro ikusiko ez zueneko sentsaziorik. "Bihar edo etzi pentsatuko dut ' Atzo oraindik Iksosen nintzen' baina oraindik guztiak arruntegia dirudi, isiltasuna nabari da nire bidaikideen artean" esan zion bere buruari [...]