2008-04-29 » Argiurte anitzera dauden bi planeten artean gertatzen den bezela Ktesifonen ez zuten Iksoseko gatazkaren berri izan handik hogeitamasei urterarte, uhin elektromagnetikoek bi planeten arteko bidea egien zuten arren. Gudu hori izan zen Ktesifonen globalki jarraitu zen lehen kanpoko mezua, azken finean horrelako historioek nobela eta filmeek baino erakarpen handiagoa dute [...]
2008-04-08 » (jarraipena)
Lehen espazio bidai eta koloniekin sortu zen bada gaur egun mezugintza izenez ezagutzen dugun zientzia. Milurte zenbaitetan espaziontzien abiadura argiarenera urbiltzen joan zen eta bidaiariek geroz eta argiaren abiaduratik urbilago bidaiatzearen ondorioak jasan zituzten helmuga jotzen zutenean diskrepantzia tenporalek espaziontzien abiadarekin bat gora egin baitzuen. Duela 3000 urte inguru [...]
2008-04-03 »
Espazio anezka zaharrak gogoko ditut, espazio anezka eta espaziontzietan bizi izan bainaiz aspaldidanik, metalezko xafla eta hodiak ni eta espazio beltz hutsaren artean besterik ez, soinurik iragaten uzten ez duen espazio isil hori! Bortitzkeri ugari da sektore hontan azkenaldian, eraso eta bonbardaketek nire amaiera propioa gertu dela gogorarazten didate; nire [...]