2008-05-19 » Kratondar berriek Ktesifonera bidalitako kolonizazio ontziaren izena Astragalo zen, ontziaren kapitaina Mesius. Mesius goiz esnatu zen azken aldian lo ezinik zebilen, misioa Iksosetik irten zenetik ontziaren buruzagitza zuen bigarren gizona zen, bere aurretik Parviz kapitaina izan zen baina bihotzekoak jo eta bidaiaren hogeitazazpigarren urtean hil zen, arazorik ez bazen Mesius [...]
2008-04-08 » (jarraipena)
Lehen espazio bidai eta koloniekin sortu zen bada gaur egun mezugintza izenez ezagutzen dugun zientzia. Milurte zenbaitetan espaziontzien abiadura argiarenera urbiltzen joan zen eta bidaiariek geroz eta argiaren abiaduratik urbilago bidaiatzearen ondorioak jasan zituzten helmuga jotzen zutenean diskrepantzia tenporalek espaziontzien abiadarekin bat gora egin baitzuen. Duela 3000 urte inguru [...]