2008-05-04 » KTESIFONGO MEZUGINTZA DEPARTAMENDUA
Lau terdiak ziren Ktesifongo ordutegian eta Zifr-k lo hartu zuen aulkian ordenagailuaren pantailaren aurrean, ez zuen gauz handirik egiteko, aspaldi ez zela Iksosetik mezurik jasotzen eta gainera aspaldi ez zela kode berririk espazioko uhinetan. Mezugintza departamenduko bi kideetako bat zen aste hartan eguneko txanda zuena hain zuzen.
Ezpainartetik listu [...]
2008-04-13 » Inperio zaharraren hasiera duela 3200 urte inguru kokatzen da. Zehatz mehatz 13.790.045 data da inperio zaharraren sorreraren data ofiziala (Bada benetako inperioa bi mende beranduago sortu zela dioen historialaririk). Zer gertatu zen egun hartan? Bada giza historian lehen aldiz sistema ezberdinetan zeuden bi planeta aldi berean agintzen zituen instituzioa eratu [...]
2008-04-06 » Ktesifon Ishtar sistemako bigarren planeta da, ilargirik gabeko planeta, ia bizirik gabeko harria. Anezkak atzo hartu zuen lur, atzo itzali genituen argi gehienak, argi berdexka horiek ezik. Kronistak, agintaritzaren baimena dutenak behintzat, tropen atzetik ibiltzen dira kanpainak hasten direnean, hau da retaguardian. Aspergarriena zera izaten da, gehienetan, beti egia esan, [...]