Logo NireBlog

NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|

Sortu zure Bloga dohainBloga kudeatu

Pasahitza ahaztu al duzu?

Tag » Bloga: "erensuge" » Tag: "iada"

Fedegabetasuna, galtzea...

2008-05-29 » Fedegabea zen, ez zuen iada ikasitakoan sinisten. "Zergatik sinismen behar hau ordea? Nire barrumbeetako zein zokoti datorkit sinistu nahi hau? Sinistu nahi dut eta hala ere... hala ere." - dio Mesiusek bere buruari goizeko lehen errezua entzuten duen artean - "Inbidia diet" dio besteei begira, guztiak begiak itxirik dituzte eta [...]

Gurasoak datoz bisitan;

2008-04-29 » Argiurte anitzera dauden bi planeten artean gertatzen den bezela Ktesifonen ez zuten Iksoseko gatazkaren berri izan handik hogeitamasei urterarte, uhin elektromagnetikoek bi planeten arteko bidea egien zuten arren. Gudu hori izan zen Ktesifonen globalki jarraitu zen lehen kanpoko mezua, azken finean horrelako historioek nobela eta filmeek baino erakarpen handiagoa dute [...]

Historiari jarraiki;

2008-04-27 » Planeta baten lehen kolonoei buruzko historiak, izkribu eta kondairak beti izaten dira dramatikoak, beti ageri da miseria, gogortasuna, lana. Kondairetan lehen biztanleak inongo eragozpenen aurrean amore ematen ez duten supergizonak dira. Ktesifonen kasua da hau ere. Ktesifongo kondairetako batean azaltzen zaigu lehenekoz Galiano. Indusketetan aurkitu den bezela bere benetako izena [...]

Lehen idatztartea;

2008-04-20 » Planeta zaharra espaziontziko lehiatilean txikiagotzen ikusi zuen; anezkak espazioportu orbitaleraino gainazaletik igo zuenean ez zuen oraindik bere arbasoen lurraldea sekula berriro ikusiko ez zueneko sentsaziorik. "Bihar edo etzi pentsatuko dut ' Atzo oraindik Iksosen nintzen' baina oraindik guztiak arruntegia dirudi, isiltasuna nabari da nire bidaikideen artean" esan zion bere buruari [...]

Bigarren planetatik!

2008-04-06 » Ktesifon Ishtar sistemako bigarren planeta da, ilargirik gabeko planeta, ia bizirik gabeko harria. Anezkak atzo hartu zuen lur, atzo itzali genituen argi gehienak, argi berdexka horiek ezik. Kronistak, agintaritzaren baimena dutenak behintzat, tropen atzetik ibiltzen dira kanpainak hasten direnean, hau da retaguardian. Aspergarriena zera izaten da, gehienetan, beti egia esan, [...]

Espazio anezkan noala! (sine ira et studio)

2008-04-03 » Espazio anezka zaharrak gogoko ditut, espazio anezka eta espaziontzietan bizi izan bainaiz aspaldidanik, metalezko xafla eta hodiak ni eta espazio beltz hutsaren artean besterik ez, soinurik iragaten uzten ez duen espazio isil hori! Bortitzkeri ugari da sektore hontan azkenaldian, eraso eta bonbardaketek nire amaiera propioa gertu dela gogorarazten didate; nire [...]

Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog Multilingual Blogs