
NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|
2008-04-29 » Argiurte anitzera dauden bi planeten artean gertatzen den bezela Ktesifonen ez zuten Iksoseko gatazkaren berri izan handik hogeitamasei urterarte, uhin elektromagnetikoek bi planeten arteko bidea egien zuten arren. Gudu hori izan zen Ktesifonen globalki jarraitu zen lehen kanpoko mezua, azken finean horrelako historioek nobela eta filmeek baino erakarpen handiagoa dute [...]
2008-04-27 » Planeta baten lehen kolonoei buruzko historiak, izkribu eta kondairak beti izaten dira dramatikoak, beti ageri da miseria, gogortasuna, lana. Kondairetan lehen biztanleak inongo eragozpenen aurrean amore ematen ez duten supergizonak dira. Ktesifonen kasua da hau ere. Ktesifongo kondairetako batean azaltzen zaigu lehenekoz Galiano. Indusketetan aurkitu den bezela bere benetako izena [...]
2008-04-20 » Planeta zaharra espaziontziko lehiatilean txikiagotzen ikusi zuen; anezkak espazioportu orbitaleraino gainazaletik igo zuenean ez zuen oraindik bere arbasoen lurraldea sekula berriro ikusiko ez zueneko sentsaziorik. "Bihar edo etzi pentsatuko dut ' Atzo oraindik Iksosen nintzen' baina oraindik guztiak arruntegia dirudi, isiltasuna nabari da nire bidaikideen artean" esan zion bere buruari [...]
2008-04-19 » Ktesifon eta Ekbatanaren bateratzearen aurrekoak azter ditzagun, hau da, nolakoa zen inperio aurreko Ktesifon? Ktesifon Iksos planetaren kolonia bat zen kolonia gehienen antzera bere metropoliaren zeinuak oinarri zituela hauekiko zenbait desberdintasun garatu zituelarik. Iksos planeta Seta deritzan konstelazioan dagoen planeta da eta kolonia bat eratu zuenez garatua behar zuen oso. Gaur [...]
2008-04-13 » Inperio zaharraren hasiera duela 3200 urte inguru kokatzen da. Zehatz mehatz 13.790.045 data da inperio zaharraren sorreraren data ofiziala (Bada benetako inperioa bi mende beranduago sortu zela dioen historialaririk). Zer gertatu zen egun hartan? Bada giza historian lehen aldiz sistema ezberdinetan zeuden bi planeta aldi berean agintzen zituen instituzioa eratu [...]
2008-04-10 » (jarraipena) Galaxia erdia nahiko sakonki meatu den arren ez da oraingoz jatorrizko planetan oinarria duen biziaz beste bizirik aurkitu, hau da sistema biologiko bakarra ezagutzen da. Sistema biologiko bakarra ezagutzeak ez du bizi forma bakarra ezagutzen denik, bestelako bizi horiei bizi forma logikoak deritzaie. Inteligentzi artifizial garatuaren agerpena lehen espazio bidai [...]
2008-04-08 » (jarraipena) Lehen espazio bidai eta koloniekin sortu zen bada gaur egun mezugintza izenez ezagutzen dugun zientzia. Milurte zenbaitetan espaziontzien abiadura argiarenera urbiltzen joan zen eta bidaiariek geroz eta argiaren abiaduratik urbilago bidaiatzearen ondorioak jasan zituzten helmuga jotzen zutenean diskrepantzia tenporalek espaziontzien abiadarekin bat gora egin baitzuen. Duela 3000 urte inguru [...]
2008-04-07 » Ur planeta non den alde batera uzten badugu argi dago bertatik irteteko gizakiak industria eta teknologia garatu zituela eta espazioan zehar zabaldu zela. Espazio bidaien hastapenetan zihurrenik sistemen arteko bidaiak gizakien bizi osoa ziruauen bidaiarien seme edo bilobek helmugako planeta kolonizatzen zutelarik. Lehen koloniek ez zuten ia inongo kontakturik jatorrizko [...]
2008-04-06 » Ktesifon Ishtar sistemako bigarren planeta da, ilargirik gabeko planeta, ia bizirik gabeko harria. Anezkak atzo hartu zuen lur, atzo itzali genituen argi gehienak, argi berdexka horiek ezik. Kronistak, agintaritzaren baimena dutenak behintzat, tropen atzetik ibiltzen dira kanpainak hasten direnean, hau da retaguardian. Aspergarriena zera izaten da, gehienetan, beti egia esan, [...]
Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs
