2008-04-29 » Argiurte anitzera dauden bi planeten artean gertatzen den bezela Ktesifonen ez zuten Iksoseko gatazkaren berri izan handik hogeitamasei urterarte, uhin elektromagnetikoek bi planeten arteko bidea egien zuten arren. Gudu hori izan zen Ktesifonen globalki jarraitu zen lehen kanpoko mezua, azken finean horrelako historioek nobela eta filmeek baino erakarpen handiagoa dute [...]
2008-04-27 » Planeta baten lehen kolonoei buruzko historiak, izkribu eta kondairak beti izaten dira dramatikoak, beti ageri da miseria, gogortasuna, lana. Kondairetan lehen biztanleak inongo eragozpenen aurrean amore ematen ez duten supergizonak dira. Ktesifonen kasua da hau ere. Ktesifongo kondairetako batean azaltzen zaigu lehenekoz Galiano. Indusketetan aurkitu den bezela bere benetako izena [...]
2008-04-22 » Gandas logela txikiko ohean etzan zen, malkoek burutu zuten iada kanporako bidea. Oraindik Iksosetik alde egin izanaren damu ez bazen ere laister damutuko zela uste zuen. Tamalez berandu zen atzera itzultzeko, espaziontziaren bizi baldintzen zaintza sistemaren arduradun izango zen Iksosen sistematik alde egin bezain laister, ordurartean aproximazio taldeak zuen ontziko [...]