Logo NireBlog

NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|

Sortu zure Bloga dohainBloga kudeatu

Pasahitza ahaztu al duzu?

Publizitatea » Harremanetan jarri

Tag » Bloga: "errotanberbetan"

euskaraz bizi garenon mundua langile euskaldunon taldea zure iritzia

Zer egin haurrekin euria ari duenean?

2008-10-24 » Hainbatek diote gurasook gutxi jolasten dugula seme-alabokin, lanak eta eguneroko martxak denbora luzea hartzen baitigu. Egia dena da jolasa tresnarik onenetakoa eta gozagarrienetakoa dela haur (eta gazteekin) komunikatzeko. Eguraldi lehorrak aukera handia ematen digu haurrekin hainbat gauzatan aritzeko: txangoa, paseoa, aire zabaleko jolasa, parkea... Eguraldi bustiak, ordea, baliabiderik gabe uzten gaitu batzuetan. [...]

Ogasuneko konkurtsilloa eta harreman berriak

2008-10-22 » Langileen mugimendu handia ekarri dute Ogasun eta Finantza Departamentuan izandako behin-behineko lehiaketaren prozesuak (konkurtsilloa), hori dela-eta sortutako lanpostu hutsak betetzeko prozesuak eta unitate administratibo batzuen lekualdaketak. Giza eta lan harreman berriak ekarri dituzte horiek langileen artean. Antzeko zerbait gerta daiteke laster ebatziko den errentako aldizkako 21 langile finkoen lan eskaintzaren ondorioz [...]

Cómo aprender a hablar euskera en 40 años

2008-10-10 » Oiartzungo TTur-TTur euskaltzaleon bilguneak antolatuta (urteurrena ospatzen ari da) solasaldi hau izango da: Hizlaria: Asisko Urmeneta umorista Hitzaldia: Cómo aprender a hablar euskera en 40 años y un día, fácilmente Eguna: datorren urriaren 17a, ostirala Ordua: 19:30 Tokia: Oiartzungo udaletxeko pleno aretoa Solasaldia euskaraz izango da. Bereziki, euskaldun berriei eta euskara ikasten ari direnei [...]

Nafarroa Oinez

2008-10-01 » Datorren urriaren 19an, igandez, Nafarroa Oinez festa ospatuko da Iruñean, bertako Jaso ikastolaren alde. Ogasuneko Langile Euskaldunon Taldeak erabaki du Iruñerriko guraso talde horren asmoa babestea: beren seme-alabek nafar gizartean euskaraz bizitzeko aukera posible egitea irakaskuntzaren bidez. Horretarako, Nafarroa Oinezekoek salgai jarri dituzten kalitatezko kontserbak (piperrak, orburuak, zainzuriak, barazki [...]

Hizkuntz zalantzak argitzeko zerbitzua

2008-09-23 » Gipuzkoako Foru Aldundian euskaraz lan egiten duten langileek askotan izaten dituzte zalantzak: arauak direla, esamoldeak direla, terminologia dela, estiloa dela... Zalantza gehienak erraz argitzeko modukoak izan ohi dira, baina baldintza bat betetzen bada: arin ematea irtenbidea. Euskarari buruzko zalantzak berehala argitu nahi badituzu, Nola? da zure irtenbidea. Zer da Nola? Nola? [...]

Lehen hitzaren garrantzia

2008-09-17 » Asteburuaren ondoren, bulegoko kafemakina ondoan…   (Esther) – Hola, ¿qué tal? ¿Eres nuevo en el servicio, no? (Xabier) – Sí, entré el lunes pasado, y poco a poco estoy conociendo a la gente y mi trabajo.   Handik astebetera, bulegoko lanlekuan…   (Amaia) – Xabier, ba al dakizu departamentuan antolatuko dela Nafarroa Oinez festaren aldeko [...]

Joan Mari Irigoienek nobela berria kaleratu du: "Bestea da mundua"

2008-09-09 » Joan Mari Irigoienek (Altza, 1948) proiektu handi bati ekin dio: Orbetarrak izeneko eleberri-sorta bat, eta horren lehen alea kaleratu berri du: "Bestea da mundua", XIX. eta XX. mende bitarteko industrializazio-prozesuan girotua. Tximista batek Altzako San Martzial elizako erlojua gelditu zuenetik beti dira 10:30ak herrian. Orduak pasatzen dira, denbora geldirik dago. Beste [...]

Gida batzordearen agurra

2008-07-02 » Gutako askok laster hasiko dute udako oporraldia. Momentu hau aprobetxatu nahi dugu Ogasuneko Langile Euskaldunon Taldeko partaideok agurtzeko. Atseden hartzeko ez ezik, lagunartean lasaiago izan eta toki berriak (Euskal Herrikoak nahiz kanpokoak) bisitatzeko ere parada izan ohi da uda, baita hainbat irakurgai lasai eskuartean hartzeko ere. Gu uda ondoren itzuliko gara, [...]

Pixka bat es mucho

2008-06-24 » Askotan Foru Aldundian esaten dugu gure alboko lankide asko eta asko euskara ulertu ez ezik oinarrizko elkarrizketak egiteko gai direla, baina hainbat arrazoi direla medio (aldeko testuingururik ez izatea, segurtasun falta sentitzea, lotsatzea...) ez ditugula euskaraz entzuten. Hori dela eta, guk euskaldunok hiztun gisa haiei babesa ematea izan daiteke haientzako modurik [...]

Euskara zuzendariarekin solasean

2008-06-18 » Arestian, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendaria elkarrizketatu du Ogasuneko Langile Euskaldunon Taldeak. Giro zintzo batean erantzun zizkion gure galderei. Hona ideia nagusiak: "Herritarren hizkuntz eskubideak bermatu behar dira, bai ahozko harremanetan eta bai idatzizko harremanetan." "Segurtasuna eman behar diegu [langileei], euskaraz jardutera iritsi daitezkeelako." "Hizkuntza eskakizuna egiaztatuta duten langile guztiak sartuko dira erabilera [...]

Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog Multilingual Blogs