2007-03-19 » Aste bat inguru pasatu da blogarekin hasi nintzela eta dagoeneko beste blog zerbitzari batera pasatzea erabaki dut. NireBlog oso ondo dago baina aukera gehiago ematen dituen zerbait bilatu nahi nuen eta Blogsomera pasatzea erabaki dut. Ea zer moduz konpontzen garen zerbitzu berriarekin...
Hau da helbide berria: http://ereinetabildu.blogsome.com
2007-03-09 » 25 urte Lekeitiotik kanpo iragan ondoren, azken 7 urteak Frantziako gartzeletan, atzo 23:30ak inguruan heldu zen bere jaioterrira Jesus Mari Zabala euskal preso politikoa.
Espainiara entregatzeko arriskua zela eta gose greban sartu zen Otsailaren 16an baina azkenean libre utzi dute Gironako (Katalan Herriak) Port Bouko mugan. Bertan zituen zain [...]
2007-03-08 » Nola diren gauzak, WEB2.0-aren inguruko kurtso baten izan naiz azken egun hauetan lantokian zerbait martxan jartzeko asmoarekin eta azkenean neure blog pertsonala sortzen bukatu dut.
Egia esan hau hasiera baino ez da. Asmoa dut ikasi dudana lantokian aplikatzen asteko baina "como las cosas de palacio van despacio" neure bloga sortuz hastea [...]