2007-03-19 » Aste bat inguru pasatu da blogarekin hasi nintzela eta dagoeneko beste blog zerbitzari batera pasatzea erabaki dut. NireBlog oso ondo dago baina aukera gehiago ematen dituen zerbait bilatu nahi nuen eta Blogsomera pasatzea erabaki dut. Ea zer moduz konpontzen garen zerbitzu berriarekin...
Hau da helbide berria: http://ereinetabildu.blogsome.com
2007-03-08 » Nola diren gauzak, WEB2.0-aren inguruko kurtso baten izan naiz azken egun hauetan lantokian zerbait martxan jartzeko asmoarekin eta azkenean neure blog pertsonala sortzen bukatu dut.
Egia esan hau hasiera baino ez da. Asmoa dut ikasi dudana lantokian aplikatzen asteko baina "como las cosas de palacio van despacio" neure bloga sortuz hastea [...]