
NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|
adar aldi ama araba argi arrano beltza baia baita baldin bada bandera beltz berean beren dago doa duen ebro ega egun eta euskal herria euskal mendiak euskara gaia gaur geografia gora gure hala handi handia historian hitz hondo jakin kutxa lau buru lege lema mediterraneo muga nahi zazpiak bat zuri 192
2007-09-26 » Goazen denok askatasunerantz. Ez utzi etsaiari herria zapaltzen, oztopo egiten gaituenari aurre egingo diogu eta faxista baldin bada, burua zapalduko diogu. GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA!!!!!!
2007-09-26 »
2007-09-26 » Euskara euskaldunek hitz egiten duten hizkuntza da. Gaztelania eta frantsesarekin batera Euskal Herrian mintzatzen den hizkuntzetako bat da, jatorrizkoa, gaur egun egoera gutxituan dagoena. Euskara ez dago philum indoeuroparraren barruan sailkatuta eta Europako mendebaldean izan zen hizkuntza-familia baten azken arrastotzat hartzen da. Antzina, Errioxan, Kantabrian, Burgosen, Huescan eta Zaragozan ere hedatuta zegoen, [...]
2007-09-26 » Bizkaiko Golkoan, Euskal Herriak mutur batetik bestera 225 kilometrotako kostaldea du, eta bertan, 104 hondartza inguru aurki daitezke. Bizkaia da kostalde luzeena duen euskal herrialdea: 108 kilometro ditu, eta 35 hondartza. Gipuzkoak 84 kilometroko kostaldea du, eta 28 hondartza, eta Lapurdik, 33 kilometrotako kostaldea eta 41 hondartza. Lapurdi da, beraz, [...]
2007-09-26 » Euskal Herria oso herri menditsua da. Mendilerro gehienak mendebalde-ekialde ardatzean kokatzen dira. Arrokarik garrantzitsuena kareharria da, baina badira beste material batzuetaz osatutako mendiak, adibidez Aiako Harriak granitoz osatuak daude. Euskal Herriko mendirik altuenak Pirinioetan daude, altuena Hiru Errege Mahaia delarik. Mendilerro hau itsasoan bertan jaio eta ekialderantz igotzen doa, Orhi delarik [...]
2007-09-26 » Euskal Herriko ibaiak bi isurialdetan banatzen dira. Mediterraneora doazenak luzeak eta zabalak dira eta Kantauri Itsasora doazenak motzak, bortitzak eta emari txikiagokoak. Ebro da Euskal Herria zeharkatzen duten ibaien artean luzeena (910 km). Europako Mendietan sortzen da eta Mediterraneo itsasoan isurtzen du bere emaria. Bide horretan, hainbat kilometroz Euskal Herriko hegoaldeko [...]
2007-09-26 » Ikurrina Euskal Herriko bandera eta ikur nagusia da. Oinarri gorriaren gainean, gurutze zuri zuzen batez eta gurutze berde zeihar batez osatua dago. Oinarri gorria Bizkaitarrak irudikatzen ditu, historian zehar Bizkaiko bandera gorria izan baita. Hala ere, batzuek jatorri mitikoaren zantzua hartzen diote, Padurako borrokarekin lotuz. Gurutze zeihar berdea Lege zaharrak irudikatzen ditu, Gernikako Arbolaren [...]
2007-09-26 » Zazpiak Bat Euskal Herriko zazpi lurraldeen bateratzearen aldeko lema da: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa, Nafarroa Beherea eta Zuberoa. Zazpiak Bat, aldi berean, zazpi lurralde historikoen armarriak biltzen dituen armarria ere bada. Armarria sei ataletan banatuta dago, Nafarroa eta Nafarroa Beherea atal berean adierazten direlarik.
2007-09-26 » Lauburua antzinatiko euskal ikur esanguratsuena da. Izenak adierazten duen bezala, lau buru borobildun gurutze itxurako gaia da. Ikur honek eguzkia irudikatzen du, zenbait adituen ustez, eguzki izpiak eta honen mugimendu birakaria era sinbolikoan agertuz. Antzinako euskal erlijioaren seinale, Ama Lurra eta Eguzkia gurtzen ziren garaietakoa. Beste hainbat euskal ikurrek ere irudikatzen [...]
2007-09-26 » Arrano Beltza euskal ikur zaharra da, arrano beltz bat hondo hori baten gainean ageri duena. Euskal abertzaleek Euskal Herriaren sinbolo bezala erabiltzen dute. Arrano beltzak Nafarroako Antso III Handia erregearen zigiluan du oinarria. Bere agindupean euskal hiztunen lurralde guztiak eduki zituen .Abertzaleentzat, erreinu hau euskal hiztun guztien lurraldeak bateratu eta estatu [...]
Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs
