2007-09-26 » Zazpiak Bat Euskal Herriko zazpi lurraldeen bateratzearen aldeko lema da: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa, Nafarroa Beherea eta Zuberoa.
Zazpiak Bat, aldi berean, zazpi lurralde historikoen armarriak biltzen dituen armarria ere bada. Armarria sei ataletan banatuta dago, Nafarroa eta Nafarroa Beherea atal berean adierazten direlarik.