Logo NireBlog

NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|

Sortu zure Bloga dohainBloga kudeatu

Pasahitza ahaztu al duzu?

Publizitatea » Harremanetan jarri

Tag » Bloga: "euskaragunea"

19a 6ra adina agian alea astea baitu baliabideak batera berriak blog bost bota burua dbh denak ditu dute egape egin egina egun esperientziak euskal euskal kultura euskara gazte gelan gisa handia hasi hezkuntza hiru hitz hona honen ikusi kanta kasu lan landu materialak musika onura pilo polit saio segi zaila zuen

Askartza Clareteko euskal aste kulturalak

2008-05-18 » Askartzako ikastetxeak, "Zeurea da aukera, hasi euskaraz" lelopean apirilaren 14tik 25era bitartean kultur astea ospatu zuen. Hori dela euskal kultura hurbiltzeko eta ikastetxean euskaraz ondo pasatzeko hainbeste ekintza prestatu zituzten. Hauetariko batzuk kanpoko espezialistek gidatuak izan ziren, eta beste batzuk, berriz, irakasleek eta ikasleek zuzendu zituzten. Bai, aipagarria da [...]

Antzerkia: ahozko adieramena lantzeko aproposa

2008-05-13 » Hemen duzue Egape ikastolako bigarren mailako haurrek Erdi aroaren gainean egin duten lantxoa. Bideo honetan, ahozko adierazpena lanketaren adibide ezin hobea duzue eta zuek egiten dituzuen antzerki emanaldiak hobetzeko seguru baliagarria egingo zaizuela. Zuetariko askok, NOLEGAko Ahozko adierazpena deialdian parte hartzen duzue eta urtero, urriaren hasieran, eskaera egiten duzue. Bertatik jasotako [...]

Baliabideak: euskal jolasen bilduma

2008-04-28 » Urtxintxa eskolak euskal jolasen bildumaren hirugarren alea argitaratu du. Argitalpen honetan, 0-5 urte bitarteko haurrentzako 30 jolas eta kanta zein "jokabideetan eragiteko bide eranginkorra izeneko dokumentua" aurkituko duzue. Euskal jolasen gainean Berritzegunean ditugun materialak ikusteko HEMEN sakatu

Asmakizunak

2008-04-23 » "Kaixo koadrila: seguru zuek asmakizun mordo eta pilo ezagutzen dituzuela, ezta? Animatuko al zineten gune honetan idazten? ... Horrela hasi ziren pasa zen urtarrilean "asmakilo" bloga sortu zuten kideak. Barraskiloak bezala, poliki-poliki, joan dira asmakizunak jartzen, erantzunak jasotzen... bildumatxo polit hau lortu arte. Zorionak! Horretaz gain, hizkuntzarekin gozatzeko eta [...]

Euskara: jatorria eta gaurko egoera

2008-04-11 » Hona hemen gai honen gainean yotuben topatu dudan azalpentxoa:

Teatro testu bilduma

2008-04-11 » Aspalditik ezaguna dugun teatro testu bilduma hau eskuragarri izatea interesgarria da. Bertan, euskarazko teatro testu desberdinak aurkituko dituzu: euskaraz sortuak, itzulpenak, idazle ezagun eta ezezagunenak ... Kontuan hartzeko irakurketa laburrak, antzerkitxoak,

Piropo lehiaketa

2008-03-04 » Urtxintxa eskolak 4.piropo lehiaketa antolatu du. Gaia: "euskarazko piropoa". Parte hartzeko adina:18 urte arte. Piropoak aurkezteko azken eguna: martxoaren 19a. Oinarriak ezagutzeko eta zuzen-zuzenean parte harzeko sakatu hemen.

Eskolako jantokian euskaraz, zergatik ez?

2008-02-19 » Zaila da benetan ikastetxe askotan ikasleak jantokian dauden bitartean euskara entzutea. Bai, eta honen arrazoiaz hitz egingo bagenu seguro nago motibo bat baino gehiago aurkituko genukeela horren azalpena emateko. Derioko eskolan ikasleek jantokian euskara gehiago erabiltzeko asmoz lanean jarri dira eta ekimen bat martxan jarri dute. Hasteko, Hizkuntz forma batzuk [...]

Haur eta gazte literatura 2006 irakur gida

2008-02-18 » Dakizuen bezala, gida hau Eskoriatzako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Haur Liburu mintegiak egiten du inguruko Udal Haur liburutegietako langile eta hizitzaileekin batera. Azken argitalpen honetan, 2006 urtean argitaratutako euskarazko liburu gomendagarrienak aurkituko dituzue. Ikusteko, sakatu hemen

Derio eskolako noroteka

2008-02-13 » Nor ote da? Nor ote da? horrela ibili dira azken aste hauetan Derioko eskolako ikasleak eta irakasleak. Bai, jarritako arrastoak irakurriz, poliki-poliki, joan dira Zumetaren bizitza, lana, lagunak ezagutzen. Noroteka horri esker, guztiok zer edo zer ikasi dugu. Ikusi eta ikasi:

Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog Multilingual Blogs