2007-04-19 » Jokoei dagokienez, jada 30 urteko historia dute, biltzea interesgarria izan daitekeen bilakaera, aurrehistoria eta guzti. Egungo Playstation eta GameCube garatuetarainoko bide luzean aurrehistoria ere badago. Osziloskopio bat erabiliz Tennis for two izeneko jokoa asmatu zuen ingeniari batek EEBBetako laborategi nuklear batean. Geroago, 1962an, MIT institutu ospetsuko ikerlari batzuek Spacewar! izenekoa [...]