
NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|
5.- besteak biologia encarta google gure lana mx wikipedia www yahoo yahoo
2008-06-17 » Jarraian azaltzen diren helbide eta baliabideak erabili ditugu, gure lana burutzeko: www.google.es www.wikipedia.org www.youtube.com www.hiru.com www.zientzia.net www.yahoo.es (foroak) www.redescolar.ilce.edu.mx/redescolar/publicaciones/publi_volcanes/ (moldatua) ENCARTA GEOGRAFIAKO APUNTEAK BIOLOGIA-GEOLOGIAKO 3. LIBURUA HARLUXET HIZTEGI ENTZIKLOPEDIKOA UDA ONA IGARO DEZAZUELA!!!
2008-06-17 » Hirugarren liburua ebaluatzeko lan ezin hobea iruditzen zaigu. Izan ere, ikasitakoa praktikan lasai eta patxadan idazteko aukera ematen digu honek, azterketako estresa eta urduritasuna alde batera utziz. Bestetik, interneten informazioa aurkitzeko aukera dugunez, gure jakinduria aberastu eta lana txukunago egiteko parada dugu. Azkenik esan, irakasleari ere lana errazten diogula. Guzti honen [...]
2008-06-13 » Lurraren barnealdea hiru geruzatan banaturik dago, horiek osatzen dituzten materialen arabera: Nukleoa: Lurraren geruzarik barnekoena da. Barneko nukleoa solidoa da, Lurraren barnealdean izaten diren presio handien ondorioz ziurrenik. Kanpoko nukleoa likidoa da eta burdinak eta nikelak osatzen dute batez ere. Mantua: Lurraren erdiko geruza da. Mantuaren izaera erdi-likidoa du eta bertan olibino [...]
2008-06-13 » Litosfera planetaren kanpoaldeko zati solidoa da. Nahiko lodiera erlatibo txikia du, 100 kilometro inguru, eta lurrazalak eta mantuaren goiko parteak osatzen dute. Aldi berean, litosferak lodiera eta konposizioa desberdina du ozeanoan eta kontinenteetan. Ozeanoko eremuetan geruza meheagoa da, 5 kilometrotako batez besteko lodierarekin. Basalto-haitzek osatzen dute batez ere, kuartzo eta feldespato askorekin. Kontinenteetako [...]
2008-06-13 » Orain arte, blogean zehar askotan aipatu izan dugun kontzeptua, Plaken tektonikena izan da. Baina zer da benetan plaka tektoniko bat? Plaka tektonikoak astenosferaen gainean igerian dauden litosfera zatiak dira. Euren mugimenduak sortzen ditu munduko egitura gehienak. Honatx, munduko plaka tektoniko garrantzitsuenak: Nagusienak: Africar Plaka Antarktikako Plaka Arabiar Plaka Australiar Plaka Karibear Plaka Cocos Plaka Eurasiar Plaka Indiar Plaka Juan de Fuca Plaka Nazca [...]
2008-06-13 » Teoria honetan litosferak astenosferaren gainean igeri egiten du. Litosfera zatitua agertzen da plaka tektonikoetan. Plaka hauen arteko mugimenduak hiru motatakoak izan daitezke: Muga dibergenteak: bi plaka bata bestearekiko urruntzen direnean eta beraz lurrazal berria sortzen denean gertatzen da. Muga konbergenteak: bi plaka bata bestearekiko elkartzen direnean eta beraz bata bestearen azpitik sartu [...]
2008-06-13 » Lurraren barnealdea geruza ezberdinetan sailkatua dago, euren portaera fisikoari erreparatuta. Lurraren kanpoaldean dagoen atala bi geruza ezberdinetan sailkatzen dugu: litosfera eta astenosfera. Ezberdintasun hau diferentzia mekanikoetan eta beroaren transmisio ereduan oinarrituta dago. Litosfera hotzagoa eta zurrunagoa da eta astenosfera beroagoa eta ahulagoa mekanikoki. Litosferaren bero trasmisioa kondukzioz egiten da, astenosferan [...]
2008-06-12 » Euskal Herria ez dago subdukzio leku batean kokatua, are gehiago, oso urrun dago horietako bat. Hori dela-eta, oso zaila da Euskal Herrian lurrikara bat gertatzea, eta ezinezkoa, horrelako dimentsiok dituen lurrikara bat gertatzea. Lurrikara txikiak gertatu izan dira, Hego Nafarroan batez ere. Izabakoa da ezaunena. Baina kasu honetan, gizakiaren eraginarengatik sortutako lurrikara bat da, [...]
2008-06-12 » Edozein fenomenok eragin dezake tsunamia, ur kopuru handi bat laster desplazatzen badu: lurgaineko zein itsaspeko lurrikarak, luiziak, sumendi erupzioak zein meteorito handien talkak. Hala ere, lurrikarek sortzen dituzte tsunami kopuruaren %90a (tsunami tektoniko deritzatenak). Tsunami bat sortzeko txikiegia den lurrikara batek itsaspeko luizi handi bat sortu dezake, eta honek tsunamia. Itsaspeko plaka [...]
2008-06-10 » Europa Izena Herrialdea Altuera Kliuchevsk Errusia 4.750m Ichinsk Errusia 3.606m Etna Italia 3.274m Hekla Islandia 1.557m Vesubio Italia 1.279m Stromboli Italia 926m Santorin Grezia 584m Vulcano Italia 480m Asia eta Ozeania Izena Herrialdea Altuera Mauna Loa Hawai 4.170m Kerintji Indonesia 3.800m Fujillama Japonia 3.778m Rendjani Indonesia 3.775m Smeru Indonesia 3.678m Apo Filipinak 3.200m Asamayama Japonia 2.542m Mayon Filipinak 2.420m Ngaurunghoe Zeelanda Berria 2.292m Kilauea Hawai 1.246m Sakurashima Japonia 1.144m Krakatoa Indonesia 808m Afrika Izena Herrialdea Altuera Kilimanjaro Tanzania 5.963m Kamerun Kamerun 4.070m Teide Kanariak 3.717m Nyiragongo Zaire 3.469m Fogo Cavo Verde irlak 2.385m Amerika Izena Herrialdea Altuera Chimborazo Ekuador 6.310m Lascar Txile 5.900m Cotopaxi Ekuador 5.897m Misti Peru 5.852m Orizaba Mexiko 5.747m Popocatepetl Mexiko 5.452m Maipo Txile-Argentina 5.323m Copiapo Txile 5.080m Pichincha Ekuador 4.784m Purace Kolombia 4.700m Tajumulco Guatemala 4.220m Colima Mexiko 4.886m Fuego Guatemala 4.835m Irazu Costa Rica 4.432m Lassen Peak Estatu Batuak 3.181m Reboubt Alaska 3.108m Paricutin Mexiko 2.743m Santa Ana El Salvador 2.386m Momotombo Nikaragua 1.865m Montagné Pelée Martinika 1.397m Antartida Izena Herrialdea Altuera Erebus Ross-eko itsasoa 4.023m
Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs
