Logo NireBlog

NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|

Sortu zure Bloga dohainBloga kudeatu

Pasahitza ahaztu al duzu?

Publizitatea » Harremanetan jarri

Bloga

rss2 gizON

gizON

Tag » Bloga: "gizon"

_indarkeria_matxista aitatasuna askapena berdintasuna berriak biltzarra ekimena ekimenak emakume_askapena emozioak_kudeatzea erakunde feminismoa generoa gernika gizarte_askapena gizarte_eraldaketa gizartea gizartegintza gizon gizon askapena gizon mugimendua gizon_askapena gizon_biltzarra gizon_ekimena gizonak gizonak eta lehiakeria gizonak eta sentimenduak gizontasuna herrigintza indarkeria indarkeria_matxista martxoak_8 maskulinitatea matxismoa mendoza mugimendua naro ni parekidetasuna politika santurtzi sexismoa txolarreak

gizon ekimen arrakastatsua Santurtzin

2008-10-16 » Aupa gizona! Pasa den larunbatean urrats polita egin genian Santurtzin parekidetasunezko eta sexismorik bako gizartea eraikitze bidean: estrainekoz gurean, gizonok kalera irten gintuan berdintasunaren alde eta matxismoaren aurka. Aurreko post batean azalduriko ekimenak bi atal izan zitian, Gizon Biltzarra eta Gizonon Kale Agerpena. Biltzarrean dozena bat gizon elkartu gintuan, hogeitaka eta hirurogeitaka [...]

Docca David senarrak eraila Santurtzin

2008-10-08 » Gizon hori, Docca David emakume gaztea erail dik senarrak geure herrian, jakingo duanez. Izugarria duk. Beste erailketa matxista bat gehiago. Bostgarrena aurten Euskal Herrian. Horrelakoetan bihotza txikitzen zaiguk, eraildakoa eta bere familia gogoan; geure beroa eta elkartasuna helarazi nahi zioagu. Bestetik, erailtzailea edo tratu txarrak eman dituen gizona jomugan jartzen diagu amorru biziz [...]

Gizonak Futbolean

2008-05-22 » Aupa gizona! Atzokoan Championseko final izan zuan Moskun, ziur badakiala, inor gutxik ez zian jakingo. Ez nauk oso futbolzalea, eta ez nian lehenago pentsatu blog honetan futbolaren kariaz idatziko nuenik, baina atzo bestela ikusi nitian partida horren hainbat une, sexismoaz eta maskulinitateaz hain zuzen ere, eta hirekin konpartitu nahi diat. Hasteko bat, [...]

Maskulinitateari buruzko lantegia Bilbon

2008-05-21 » Aupa gizona! Hilaren 13an Bilboko Bidarte Udaltegian, "Maskulinitatea, egun eta hemen" lantegia dinamizatu egin nian, Idatzi-Irakurri Elkarteak antolatua. Giro atsegina, parte hartzea polita eta gogotsua, elkarrekiko begirunea,... pozik irten ninduan. Hirekin konpartitu nitian hangoak, nahi baduk. Ia bi orduz jardun gintuan maskulinitatearen inguruan bildutako 25 pertsonok (kopuru polita, areago 8 gizonezko izanik). [...]

Harreman Onen Alde

2008-03-14 » Aupa gizona! Ez diagu egunik tratu txarrei buruzko berririk gabe tamalez, eguneroko ogia diagu. Asko dituk bidegabekeria honi amaiera ematen saiatzen diren salaketak, ekimenak, aldarrikapenak, proposamenak,... Maiz egin diat zalantza gai honi mass-mediatan ematen dioten tratamendua egokia ote den eta atarramendurik ematen oten duen. Sarritan iruditzen zaidak  ia soilik gizonen jokaera biolentoez [...]

baztertzea ez da bidea

2008-01-29 » Aupa gizona! Aurreko asteko XIRIKAn (GARA egunkariak gazte jendearentzat asteazkenetan ekartzen duen gehigarria) irakurri nitian Bilgune Feministako kide baten adierazpenak pasa den astean Iruñean bikotekideak eraildako emakumearen haritik. Funtsean, esan zian emakumeen aurkako biolentzia ez dela soilik etorkinen multzoan gertatzen den zerbait, klase guztietan eta adin guztietakoa baizik; erakundeek egiten dutena [...]

Gizon Biltzarra Santurtzin

2007-11-26 » Aupa gizon hori! Bada, bai. Atzo gizon bilera egin genian Santurtzin. Lehendabiziko bilera. Zortzi gizon elkartu gintuan eta, egitarauak zioen lez, sexismoaz, matxismoaz, indarkeriaz eta hauek amaiarazteko egin ahal/nahi dugunaz jardun genian. Giro ederrean gainera. Zoragarria!! Hasi gintuan nork bere burua aurkezten, noski: nor ginen, zerk erakarri gintuen bilerara eta egun horretan izandako [...]

Indarkeria matxistaren aurka

2007-11-22 » Aupa berriro gizona! Aspaldion lanpetutxo ibili nauk eta ezin blogari behar beste arreta eskaini, baina hemen nauk, berriro ere. Azaroaren 25ean Emakumeekiko Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango diagu. Badakigunez, emakumeek pairatzen duten bortizkeria matxista geure gizarte sexistaren ondoriorik kaltegarrienetakoa da. Izan ere, eraildako emakumeen kasua jarduera lazgarri honen [...]

gizonok mina sentitzen al dugu?

2007-09-10 » Aupa gizon hori! Aurrekoan esan nian sexismoak zapalduta gaudela gizonok ere, gizonezko izateagatik berezko tratu txar sistematikoa hartzen diagu eta. Neure zenbait uste piskat gehiago azaldu nahi diat oraingo honetan, bizipen pertsonal pare baten laguntzaz. Sexismoa pertsonei rolak, ezaugarriak, espektatibak, usteak, jokaguneak... beren sexuaren arabera ezartzean datzala uste diat, alegia, pertsonen [...]

Aupa gizona!

2007-09-07 » eta ondo etorri sexismoa gizon baten ikuspegitik jorratuko duen gune honetara, gehiagotan egongo ahal gaituk. Ez duk oso ikusia gizonezkoentzat soilik den gune bat, eta agian norbaitenzat deitoragarria ere izango duk, baina neuk uste behar-beharrezkoa dela. Zergatik? bada, beti neure iritzian, egun, sexismoaz eta honen inguruko guztiaz geure gizartean zabalduen [...]

Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog Multilingual Blogs