2008-10-08 » Gizon hori,
Docca David emakume gaztea erail dik senarrak geure herrian, jakingo duanez. Izugarria duk. Beste erailketa matxista bat gehiago. Bostgarrena aurten Euskal Herrian.
Horrelakoetan bihotza txikitzen zaiguk, eraildakoa eta bere familia gogoan; geure beroa eta elkartasuna helarazi nahi zioagu.
Bestetik, erailtzailea edo tratu txarrak eman dituen gizona jomugan jartzen diagu amorru biziz [...]
2008-05-22 » Aupa gizona!
Atzokoan Championseko final izan zuan Moskun, ziur badakiala, inor gutxik ez zian jakingo. Ez nauk oso futbolzalea, eta ez nian lehenago pentsatu blog honetan futbolaren kariaz idatziko nuenik, baina atzo bestela ikusi nitian partida horren hainbat une, sexismoaz eta maskulinitateaz hain zuzen ere, eta hirekin konpartitu nahi diat.
Hasteko bat, [...]
2008-05-21 » Aupa gizona!
Hilaren 13an Bilboko Bidarte Udaltegian, "Maskulinitatea, egun eta hemen" lantegia dinamizatu egin nian, Idatzi-Irakurri Elkarteak antolatua. Giro atsegina, parte hartzea polita eta gogotsua, elkarrekiko begirunea,... pozik irten ninduan. Hirekin konpartitu nitian hangoak, nahi baduk.
Ia bi orduz jardun gintuan maskulinitatearen inguruan bildutako 25 pertsonok (kopuru polita, areago 8 gizonezko izanik). [...]
2008-03-07 » Aupa gizona!
Gaurkoan irakurri berri diat hemen nahiz eta egunero-egunero eta hainbat eratan irakurri dezakegun. Sarraski berria gertatu duk Iraken: 55 hildako eta 130 zauritu, haien artean "emakumezkoak eta haurrak".
"Emakumezko eta haurrak" nabarmentze horrek argi islatzen dik gizarte sexista honetan hain zabaldua den ustea, hain zabaldua ezen erreperatu ere egiten ez [...]
2008-01-29 » Aupa gizona!
Aurreko asteko XIRIKAn (GARA egunkariak gazte jendearentzat asteazkenetan ekartzen duen gehigarria) irakurri nitian Bilgune Feministako kide baten adierazpenak pasa den astean Iruñean bikotekideak eraildako emakumearen haritik. Funtsean, esan zian emakumeen aurkako biolentzia ez dela soilik etorkinen multzoan gertatzen den zerbait, klase guztietan eta adin guztietakoa baizik; erakundeek egiten dutena [...]