2008-10-16 » Aupa gizona!
Pasa den larunbatean urrats polita egin genian Santurtzin parekidetasunezko eta sexismorik bako gizartea eraikitze bidean: estrainekoz gurean, gizonok kalera irten gintuan berdintasunaren alde eta matxismoaren aurka.
Aurreko post batean azalduriko ekimenak bi atal izan zitian, Gizon Biltzarra eta Gizonon Kale Agerpena. Biltzarrean dozena bat gizon elkartu gintuan, hogeitaka eta hirurogeitaka [...]
2008-10-08 » Gizon hori,
Docca David emakume gaztea erail dik senarrak geure herrian, jakingo duanez. Izugarria duk. Beste erailketa matxista bat gehiago. Bostgarrena aurten Euskal Herrian.
Horrelakoetan bihotza txikitzen zaiguk, eraildakoa eta bere familia gogoan; geure beroa eta elkartasuna helarazi nahi zioagu.
Bestetik, erailtzailea edo tratu txarrak eman dituen gizona jomugan jartzen diagu amorru biziz [...]
2008-05-21 » Aupa gizona!
Hilaren 13an Bilboko Bidarte Udaltegian, "Maskulinitatea, egun eta hemen" lantegia dinamizatu egin nian, Idatzi-Irakurri Elkarteak antolatua. Giro atsegina, parte hartzea polita eta gogotsua, elkarrekiko begirunea,... pozik irten ninduan. Hirekin konpartitu nitian hangoak, nahi baduk.
Ia bi orduz jardun gintuan maskulinitatearen inguruan bildutako 25 pertsonok (kopuru polita, areago 8 gizonezko izanik). [...]