2007-11-26 »
Aupa gizon hori!
Bada, bai. Atzo gizon bilera egin genian Santurtzin. Lehendabiziko bilera.
Zortzi gizon elkartu gintuan eta, egitarauak zioen lez, sexismoaz, matxismoaz, indarkeriaz eta hauek amaiarazteko egin ahal/nahi dugunaz jardun genian. Giro ederrean gainera. Zoragarria!!
Hasi gintuan nork bere burua aurkezten, noski: nor ginen, zerk erakarri gintuen bilerara eta egun horretan izandako [...]
2007-09-07 » eta ondo etorri sexismoa gizon baten ikuspegitik jorratuko duen gune honetara, gehiagotan egongo ahal gaituk.
Ez duk oso ikusia gizonezkoentzat soilik den gune bat, eta agian norbaitenzat deitoragarria ere izango duk, baina neuk uste behar-beharrezkoa dela. Zergatik? bada, beti neure iritzian, egun, sexismoaz eta honen inguruko guztiaz geure gizartean zabalduen [...]