2008-05-21 » Aupa gizona!
Hilaren 13an Bilboko Bidarte Udaltegian, "Maskulinitatea, egun eta hemen" lantegia dinamizatu egin nian, Idatzi-Irakurri Elkarteak antolatua. Giro atsegina, parte hartzea polita eta gogotsua, elkarrekiko begirunea,... pozik irten ninduan. Hirekin konpartitu nitian hangoak, nahi baduk.
Ia bi orduz jardun gintuan maskulinitatearen inguruan bildutako 25 pertsonok (kopuru polita, areago 8 gizonezko izanik). [...]
2008-03-07 » Aupa gizona!
Gaurkoan irakurri berri diat hemen nahiz eta egunero-egunero eta hainbat eratan irakurri dezakegun. Sarraski berria gertatu duk Iraken: 55 hildako eta 130 zauritu, haien artean "emakumezkoak eta haurrak".
"Emakumezko eta haurrak" nabarmentze horrek argi islatzen dik gizarte sexista honetan hain zabaldua den ustea, hain zabaldua ezen erreperatu ere egiten ez [...]